Hendaia (Lapurdi)

Eskolan, euskaldun izateagatik baztertuak

Eskolan, euskaldun izateagatik baztertuak <p>Ez du eskolako oroitzapen onik. Hasteko, eskolako bidean Hendaiako arma fabrika ondotik pasa behar izaten zuen, eta fabrika parera heltzean entzuten zituen tiroek ohartarazten zuten eskolara hurbiltzen ari zela. Gainera, eskolan frantsesez egiten zen eta ezin zen, noski, euskaraz egin. Irakurtzen eta kontatzen azkar ikasi zuen Extefanak, baina, gramatikarekin eta idazlanekin ez zen ongi moldatzen. Horren ondorioz diskriminatuta sentitu izan ziren, Extefana eta bere gisakoak, baserritarrak, euskaldunak, ez baitziren besteak bezain ongi jantziak, beste hizkuntza bat baitzerabilten eta gogoan du nola kaleko neska batzuk ez zuten haiekin jolastu nahi izaten. Eta horrek zer pentsatua ematen zion. Katixima, eskola ez bezala, euskaraz egin zuten Hendaian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez du eskolako oroitzapen onik. Hasteko, eskolako bidean Hendaiako arma fabrika ondotik pasa behar izaten zuen, eta fabrika parera heltzean entzuten zituen tiroek ohartarazten zuten eskolara hurbiltzen ari zela. Gainera, eskolan frantsesez egiten zen eta ezin zen, noski, euskaraz egin. Irakurtzen eta kontatzen azkar ikasi zuen Extefanak, baina, gramatikarekin eta idazlanekin ez zen ongi moldatzen. Horren ondorioz diskriminatuta sentitu izan ziren, Extefana eta bere gisakoak, baserritarrak, euskaldunak, ez baitziren besteak bezain ongi jantziak, beste hizkuntza bat baitzerabilten eta gogoan du nola kaleko neska batzuk ez zuten haiekin jolastu nahi izaten. Eta horrek zer pentsatua ematen zion. Katixima, eskola ez bezala, euskaraz egin zuten Hendaian.

Transkripzioa

- Eta eskolaz ze oroitzapen duzu?
- Eskolaz ba... eskolako oroitzapenak ez hain onak. Ez dut sekulan erran etxean ez naiz gan eskolat, nere ahizpa gaztenak bai, harek, harek ez zuen… erraten zuen garbiki “ez dut gan nahi eskolat” . Ez, ni beti gaten nitzen eskolaat. Eta eskolaat hurbiltzen nintzelaik, orduan bazen arma fabrika eskolako onduan, ["armerie"]; bazien 70 langile orduan Hendaian arma fabrika hartan. Eta harat hurbiltzen nintzelaik, aitzen nuen tirak iten, pan!pan!pan! Eta banakien heiek aitzian eskola hurbil nuela eta orduan zintzurra zerratzen zitzaitan eskola hurbil zelako. Eta gero, eskolan, frantsesa pittat bagindakiun ahizpekin-ta mintzatua, ahizpa zaharrokuakin-ta mintzatua, eta eskuara. Bainan han ez zen eskuaraz iteik. Irakurtzen instateko ikasi nuen eta kondatzen ere ba, zifrak berak zien eskualdunak eta frantsesak. Bainan gero zonbeit [“langue”], “congugation" hoiek eta aditzak eta gero zerak ere ba, "redaction" eta hoiek, banakien ze nahi nuen erran nahi nuen eskuaraz, baina ez nakien frantsesez erraten.
- Hiztegirik ez zinuen?
- A! Ez, ez,ez, ez, hiztegiik ez zen; ez zen /etzen/ hiztegiik, pentsa hori! Eta ez zen ere izkribatzeko "bic" edo "crayon" zer horietaik e! Artuazan, bagenituen krayonekin eta gero "plüm"a eta, zera, "en cria", tinta, eta han tintan, pluma tintakin izkribatzen zen. Eta, bon, hara. Ez ditut baitezpada oroitzapen txarrak, baina halere nere buruari iten nion. Bainan zonbaitetan karrikar neska zonbait ez zuten /etzuten/ jostatu nahi guekin; beharbaa gu, kanpainakoak, ez horren ongi bestituak, bertze mintzaira bat konprenitzen ginduen, beste mintzaira bat ginduen gu elkarrekin rekreazionean-eta ginelaik. Eta bon, halako zerak bazien, hortan sofritzen zen. Eta gero, lagun bateri beti errraten diot, ez daki eskuaraz ta erranen dut frantsesez: “ecute Andre tu etais la plus chentillon copine á l'ecole parce que tu voulaisais joue avec toi”; “Lagunik hobena zinen, Andre, guekin, uzten gintutzun jostatzen zuekin”. Eta holako zerak. Ta nere buruari iten nion "nor naiz ni orduan?" ta ni bezela bertziak ere, kanpainakoak eta eskualdunak. Ta nik nire buruari iten nion "nor naiz ni orduan?" hola izateko pixkat behex. Eta katexima eskuaraz egin dut Hendaian. Hartan liston nintzen e! Hartan ez dut sekulan punimenduik izan, e, katiximan.
- Eskolan bai? Punitua izan zira?
- Bai, eskolan punitua izan naiz galdetu niolako lagunari ian holako hitzek, hitz… banakien eskuaraz erraten baina ez nakien frantsesez. Harek… isil-isilik erran nion eta [harek eman nion], ta gure maitrisak —erraten ginuen bezala, [maitresa]—ikusi ninduen eta erran ninduen "Stefanie zato honat, eman zaite hor xokoan belauniko" eta orduan nigar egin nuen goxoki, e. Hola zen...

Egilea(k): Eneritz Ceballos

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia