Eskolan, euskaldun izateagatik baztertuak <p>Ez du eskolako oroitzapen onik. Hasteko, eskolako bidean Hendaiako arma fabrika ondotik pasa behar izaten zuen, eta fabrika parera heltzean entzuten zituen tiroek ohartarazten zuten eskolara hurbiltzen ari zela. Gainera, eskolan frantsesez egiten zen eta ezin zen, noski, euskaraz egin. Irakurtzen eta kontatzen azkar ikasi zuen Extefanak, baina, gramatikarekin eta idazlanekin ez zen ongi moldatzen. Horren ondorioz diskriminatuta sentitu izan ziren, Extefana eta bere gisakoak, baserritarrak, euskaldunak, ez baitziren besteak bezain ongi jantziak, beste hizkuntza bat baitzerabilten eta gogoan du nola kaleko neska batzuk ez zuten haiekin jolastu nahi izaten. Eta horrek zer pentsatua ematen zion. Katixima, eskola ez bezala, euskaraz egin zuten Hendaian.</p>

Eskolan, euskaldun izateagatik baztertuak
Extefana Irastorza
- ahotsak.eus