Begoña Kapanaga Atorrasagasti

Bergara (Gipuzkoa) (1959)

Biografia

Ama Bergarakoa zuen eta aita Bilbokoa. "Beheko estaziñuan" bizi ziren. Auzoan umeek euskaraz hitz egiten zuten, baina eskolan dena zen erdaraz. Lau urterekin Mariaren Lagundian hasi zen eskolan, eta Batxilergoko 3. mailararte ibili zen han. Batxilergoko laugarren urtea ireki berria zen institutuan egin zuen, eta ondoren Lagundira bueltatu zen administratibo ikasketak egitera. 1975en, 16 urterekin, ikastetxean bertan lan egitea eskaini zioten, irakasle euskaldunen beharra zutelako. Haur txikiekin hasi zen. Magisteritza ikasi zuen gero. Lagundiko lehenengo irakasle euskalduna izan zen. Erretiroa hartu berritan egin genion elkarrizketa, lankide izandako Bego Iturberekin batera. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-364 2022 Euskararen historia soziala Bergaran

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Etxean eta auzoan giro euskalduna Bideoaren ikonoa
2 Mariaren Lagundian neskak; mutilak haur-hezkuntzan bakarrik Bideoaren ikonoa
3 Lau urterekin hasi zen Mariaren Lagundian; dena gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
4 Urtebete institutuan eta berriz Mariaren Lagundira Bideoaren ikonoa
5 Mariaren Lagundian euskaraz irakatsi zuen lehen irakaslea izan zen Bideoaren ikonoa
6 Magisteritza eta euskarazko alfabetatzea, irakasle lanean hasi eta gerora Bideoaren ikonoa
7 Auzoko lagunekin euskaraz; eskolakoekin gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
8 Pol-pol mendizale elkartean giro euskalduna; Serafin Esnaola Bideoaren ikonoa
9 Mariaren Lagundia ikastetxean eskolak euskaraz ematen hasi zeneko kontuak Bideoaren ikonoa
10 Euskalduntze prozesua Mariaren Lagundia ikastetxean; B eredua Bideoaren ikonoa
11 Mariaren Lagundiko mojak eta "hermanita"k Bideoaren ikonoa
12 Baserritarrei edo euskaraz egiten zutenei barre egiteko joera Bideoaren ikonoa
13 Euskal dantza klaseak Bideoaren ikonoa
14 Zenbait kuadrillak gaztelaniaz egiteko ohitura Bideoaren ikonoa
15 Mariaren Lagundia euskalduntzen; gurasoen mugimendua Bideoaren ikonoa
16 Mariaren Lagundia euskalduntzen; irakasleak, urteetako lana Bideoaren ikonoa
17 Eskolatik kanpora ere euskal giroa bultzatu nahian Bideoaren ikonoa
18 Mariaren Lagundia: mojen ikastetxe izatetik ikastola izatera Bideoaren ikonoa
19 Mariaren Lagundiaren aldaketa izugarria; metodologia aldatu beharra Bideoaren ikonoa
20 Verdury hall, Ariznoa eta Egan taldea Bideoaren ikonoa
21 Ez dok Amairu taldekoen kontzertuak frontoian Bideoaren ikonoa
22 Garai bateko giro politiko gogorra eta manifestazioak Bideoaren ikonoa
23 Bonba-abisu faltsuak ikastetxean Bideoaren ikonoa
24 Aurrekoek euskaraz egitearren jasotzen zituzten zigorrak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia