Aita perratzailea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-312-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Angiozar
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko apirilaren 15a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: BER-312/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
-Denbora asko bizi izan ziñen han edo…?
-Bai, bueno bai. Hona etorri nitzan hamazortzi urtekin edo hola. Hamazortzi urte.
-Orduan txikitan eta gazte izan arte baserrixan bizi izan zara.
- Bai bai,
-Eta animalixak-eta bazekazuen?
-Animalixak beti, etxeko animalixak. Ta gero aitta perrtatzaillea zanetik beti animalixak gurian. Perratzailliia, ez dakit badakizun, badakizu zer dan?
- Ez.
- Ba ganauaei ipintzen jakue hanketak perrak. Batzuk izaten dia hanketan zera eittekuak, jartzekuak (…). Eta hori perratzaillia, nere aitta zan perratzaillia. Eta hanketan ipintzen jakuez perrak: astuai, kaballuai, behixai, idixak…
-Zetarako ipintzen da?
-Ba proban eitten dabenak be perrak bihar izaten dittue. Harei eitten zotsan gure aittak pixkat espezialtxuak berak eitten zotsan, zer batzuk, segun zela bihar daben. Porke hanka batzuk eukitten dittue bigunak, hurrengo ebaixa be eitten jakue, eta kurau ta perria ipintzen zotsen, eta kaballuak eukitten dabe ba perria, ezagutuko dozu zuk “la herradura tal” eta ganauak diferentie eukitten dabe.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!