Oñati (Gipuzkoa)

Karobiari sua eman

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-179-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Karobiari sua emateko zer erabiltzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sua emoteko zer erabiltzen ziñuen? Brasia edo eitten ziñuen kanpuan, edo zelan... lehelengo sua?
- Sua? Bai, ba, sua emuteko oso erreza izaten da pagua, hori, ainportutakua, erdi ustel... Ustela ez, eta ainporratutakua esaten xako. Ta gero illua eukitten dau paguak behin usteldutakuan illua eukitten dau ta ha illua sikua baldin bada, ez da ez ainporra eta ez egurra. E? Hor bixen bittartian dauen zer bat da. Hak sua segiduan hartzen dau. Ta berez gero inddartuaz, inddartuaz, inddartuaz, harek tirua eukitten dau behetik gora. Tximinixiak nola eukitten dau tirua? Igual-igual. Kabida harek. Ta han bertan tirua nola dauen, berak [ein...].
- Ta lastua edo bedar sikua edo...?
- Ez, ez.
- Ez? Holakorik ez...?
- Ez. Ez da egoten horren zerik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia