Antzuola (Gipuzkoa)

Umetan ikazkin ibilitakoa anaiekin batera

Umetan ikazkin ibilitakoa anaiekin batera <p>Umetako bizimodua baserrian. Ganadu-zain sarritan. Ikazkintzan ere ibili izan zen, anaiekin batera. Txondorra nola egiten zen azaltzen du; azalpen interesgarriak. Lexiko aberatsa. Ikatza Bergaran saltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako bizimodua baserrian. Ganadu-zain sarritan. Ikazkintzan ere ibili izan zen, anaiekin batera. Txondorra nola egiten zen azaltzen du; azalpen interesgarriak. Lexiko aberatsa. Ikatza Bergaran saltzen zuten.

Transkripzioa

-Ama hil eta berriz be Elusura?
-Bai.
-Eta zelakua zan zure bizimodua Elusun?
-Zela izengo zan ba gure bizimodua? Ardixak zainttu eta behixak zainttu-ta.
-Ganauak zekazuen?
-Bai. Hamar bat ganau eta beste hirurogei edo hirurogeta hamar bat ardi.
-Eta zeu ittulan ibiltzen ziñan?
-Ittulan? Bai, hoixe bai ittulan ibiltten giñala. Gogo haundi barik ittulan, hoixe. Eta ikezgiñan e bai, ez ittulan bakarrik, iketza eitten.
-Zeiñek eitten zeban ba ikatza?
-Anaiak. Anaiek eitten zeben iketza, eta harek botatzen zeben egurra, pa(g)o egurra lurrera, eta gu hartu aixkoria eta haura triskatzen. Zerak kentzen, abarrak kentzen harei iketza eitteko.
-Gutxi gorabehera jakingo zenduke esaten zer gauza ein bihar izaten zien txondorra eitteko?
-Txendorra eitteko?
-Lehenengotik pago egurra bota...
-Bai; gero botatzen zan ostrua, zeran ostrua, pao ostrua edo zera. Txendorra einddakuan gaiñian botatzen zan hori. Eta gero botatzen zan txendorra leheno einddakuan idurixa. Idurixakin haura zera. Idurixa? Txendorra erretakuan geratzen dan hautsa. Harekin gero tapatzen zan. Eta erdixan zulua eukitzen eban txendorrak. Erdixan huekua, eta hau bezela txendorra, eta hor huekua. Eta gero eitten otxan, botatzen zeben han goittik behera egur meheia azpixan ipinitta sua hartzeko; handik goittik behera botatzen zeben sua.
-Orduan zuek be parte hartzen zenduen ikatza eitteko orduan neskak be bai, nahiz eta txikitxuak izan, gaztiak izan.
-Bai. Hantxe juten giñan geu be.
-Betidanik... Zuen basarrixan txondorra eitten zan, aittak be txondorra eitten zeban?
-Gurian aittak e txendorra bai beti, aurrekuak e uste dot beti txendorra eitten zebela. Aittak eta be bai. Eta gero anaiak.
-Eta gero ikatz horrekin zer?
-Ba iketza saldu eitten zan.
-Bergara erun eta saldu eitten zeben iketza.
Pakita: Oin beste diru be etzan ibiliko orduan bueltaka eta...
-Ez ba. Burdikara-iketzak erun Bergara eta ordun halaxe bizi. Haretxekin. Gari puxkat-eta saldu-ta. Garixa asko hartzen-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia