Berastegi (Gipuzkoa)

Karearen erabilerak eta onurak

Karearen erabilerak eta onurak Kareak hainbat erabilera zituen: desinfektatzeko, etxea zuritzeko, soroaren azidotasuna kontrolatzeko... Arbiari begiratuta jakiten zuten ea lurrari karea falta zitzaion. Kareak lurra harrotu egiten duenez, landareari on egiten dio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-026-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kareak hainbat erabilera zituen: desinfektatzeko, etxea zuritzeko, soroaren azidotasuna kontrolatzeko... Arbiari begiratuta jakiten zuten ea lurrari karea falta zitzaion. Kareak lurra harrotu egiten duenez, landareari on egiten dio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Karea zertarako erabiltzen zan? Lehen esan dozu oilluen garbitoki azpian botatzeko...
- Bai, baiño karea erabiltzen zan sorotan. Aparte, bueno, letxada pixkat itten zan, ikuillue o zerbait zuritzeko’re, etxea zuritzeko’re bai, sukaldea ta; ordun oaingo pinture plastikoik eta ez zan. Ta erabiltzen zan, ez zien oso txukun-txukunak egoten etxek, baiño aldin behin erabiltzen zan kare pixkat. Eta sorotan gehienbat urte batzutatik behin soroai botatzen zitzaion karea. Guk PH izeneko kontu hoi ta ez giñun ordun ezautzen, ezta? Baiño gero eskolan ta pixkat ibili nintzenen, zahartutakon, zahartutakon o bastante aurreago pixkat ikasi nittun ezta? Azidezak, eta alkalino eta asunto hoi pixkat...
- Pixkat ze efekto itxen zeban ez?
- Eta lurretan gehienbat nabaritzen zan batibat arbikin karea falta zula. Soro baztarretan ta hasten zitzayon, arbia ateratzen zendun ta karatxo koskor haundi batzuk eta oso arbi raroa, leune eon beharren. Ta ordun konturatzen zan jendea karea falta zula soroak. Hemengo kasoan e? Bestek ez dakit ze kriterio ibiltzen zuen ta ezer’e.
- Ongarri moduan erabiltzen zan.
- Bai, bai, ongarri, bueno, ongarri ez zala bazekien, baiño lurre harrotu itten zun. Lurre harrotu itten du asko. Ta ordun landarentzako ba prestatu itten du lurra ere ondo. Gehiegi botatzen bazu, gehiegi botatako urte hartan zaiña ezin lotuz egoten da lurrei, baiño bere neurrin botatzen baldin bazu ondo erantzuten du.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia