Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar erdiguneko etxe eta eraikinen izenak.

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-262-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar erdiguneko etxe eta eraikinen izenak. Taberna berria eduki zuen familia nondik etorria zen, non bizi ziren eta abar aipatzen dute.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Elizburunai pegauta gutxi gorabehera?
- Pegauta gutxi gorabehera.
- Ta hori zan Kamiñerokua?
- Kamiñerokua bai, baiña ya… “desparecido también”.
- Eta gero haren onduan beste etxe bat.
- Zein?
- Ez jaon beste etxe bat han?
- Ez dao besterik han!
- A! Besteik ez…
- Ez dao. Gero…
- Gero gorutz… Petra-ta bizi diena?
- Bai, [Anizetona] esaten gontsan guk hari. Eta gero zera-ta bizi diana, sargentua ta bizi diana…
- Julian-ta bizi diena?
- Bai, hari, ba, Saturniña bizi izen zan han ta Saturniñanekua. Hori Gaztañikuen etxia da. Ta gero bestia…
- […].
- … gero Agustina ta bizi diena “es un añadido de la otra casa”.
- Bai.
- Horrek izenik be ez dauka ta bestiak be ez. Izena, ba…
- Hau… Jareikuak eta horrek ez dauka?
- Ez. Hori etxioi ein zeban… bueno, [ein]… abade bat. Hor lehelengo bizi izan zan abadia bere aittakin ta kriadiakin ta. Don Claudio zeukan izena abadiak, don Claudio Aranguren. La casa esa tiene [escudo y] todo, yo no sé qué…
- Hor tabernia edo ez zeuan lehen?
- Bai.
- Taberna harek izenik edo ez zeukan? Tiari entzunda edo daukat…
- Taberna barrixa edo… Ta horre… hor tabernia euki zebenen familixia dia, hau… Paco… Paco Serrasen andria hementxe jaiotakuak izango dia.
- Tabrnia zeuan hor? Ze izen zeukan? Taberna barrixa?
- Baleike.
- Bestia honek…
- Bai?
- Bai, bai, bai, bai, Taberna barrixa.
- Bai…
- Taberna barrixa, hi.
- Bai, Taberna barrixa. Bestiak… horrek aizta bi, ta anaia hil zan ta beste aiztia ez dakit bizi dan Paco Serrasen andrian aiztia. Ha uste dot hilko zala. Horrek zera jaukek…
- […].
- … Etxaube… Etxauben tabernian entzueria eukiko dozu Bergaran?
- Etxaube? Ez dakit…
- E? Etxaube… Horren aittajunari esaten otsen Etxaube. Pelotarixekin ta ibiltzen zan asko. Hantxe… Oin dendia bajaukek, ba, horrek, librerixia, Ana Rosan…?
- Bai, bai.
- Ana Rosan suegria… suegrian ama hementxe Angiozarren jaiotakuak, Taberna barrikuak.
- Hurrenguai? Dendia dauanai-ta?
- Maritxunekua?
- Bai.
- Hor bera, ba, hori be zuan etxe bakarra.
- Ta izenik edo bazeukan horrek?
- Nik ez jakixat ze izen eukiko daben. Horren eskriturak be gurian [bajaukat].
- Maritxun dendiak bazeukan izenik?
- E?
- Maritxuk dendia daukan […] etxiak?
- Tabernia dauenak eta honek?
- […] izena.
- Ba, hori, ba. Hori tabernia…
- Hori dana da bat?
- Ez, Maritxunekua ta tabernia daukenak bi etxe zian; batian bizi zan maistria eta bestian abadia, don Manuel. Eta gero hori etxioi, tabernia daukana, gure aittak erosi juen. Erosi hori beheko soluoi erdixa zuan bakarrik eta gero beste erdixa eta goiko basua piñudixakin etxe horrenak zian. Eta aittak hartu zittuen. Izenik horrek… […].
- Tiai… Juan, tiai preguntixok aber akordatzen dan.
- […].
- Ezta…?
- Zeaittik daki, ba, gutxiao?
- Ez dabelako sekula kaso eitten.
- Ta hor oin Beheko tabernan azpixan daon etxe txiki bat? Han bakar bat, etxia, txabolia…
- Beheko taberna azpixan?
- Juan Luis [Lugaristi ta honek] bizi dienan aurrian…
- Bai…
- Txabolia.
- A! Haura txabolia? Txabolia beti haura. Ta hori Juan Luis […] ta horrek lehen kortak zian. Ta gero…
- Ta izenik emoten jakuen horrei?
- E?
- Izenik emoten jakuen horrei?
- Ez.
- Ezebez?
- Ez. Guk beti Don Manuelenekua.
- Bai, don Manuel bizi izan zuan, abade bat bizi izan zuen.
- Hori, zeuek deitzen baotsazuen Don Manuelekua, horixe.
- Bai. Oin aurretik ez jakixat ze, baiña horixe.
- Abadia bizi dana?
- Parrokuanekua beti.
- […], eliziana da hori.
- Eliziai izenik emoten dotsazue?
- Elizia? San Migel.
- San Migel?
- Bai.
- Abadetxia [horrek], Abadetxiak. Ta horri zerorri, barrixo horri esaten otsen Abade kalia. Abadiak bizi zittuan han ta Abade kalia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia