Donostia (Gipuzkoa)

Pilotak nola egiten zituzten

Pilotak nola egiten zituzten Pilotak nola egiten zituzten, barruan kortxoa sartuta. Gainetik, larrua. Santo Tomas egunean errenta ordaintzera joaten zen aita, eta beti zerbait ekartzen zien. "Kizkia".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-040-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pilotak nola egiten zituzten, barruan kortxoa sartuta. Gainetik, larrua. Santo Tomas egunean errenta ordaintzera joaten zen aita, eta beti zerbait ekartzen zien. "Kizkia".

Transkripzioa

-Eta zuek indako pilotak… nola iten ziran pelotak?
- Nola egiten zian? Ba barruan kortxo bat… eozin botilla, kortxo bat borobildu, labanakin ta borobildu, forma eman ta geo barrenen hariyakin… “Hau hariyau hobea dek bestea baiño”, ta hariya bueltaka-bueltaka-bueltaka pelota bere neurrikua egin arte, bai. Eta… hariya nundik sortzen genun? Ba… askotan etxian galtzerdiyak puskatuak izaten zian, berriyak baiño gehio noski, puskatutakuak. Ta haiek errex askatzen genitun, e… muturretik hasi ta tira hariyai ta errez askatzen, earki ikasi genun askatzen hariyak. Ta ama erritan: “Nun dek hemengo galderdiyoi, bestia nun dek?”. “Ez dakit, ama, ez dakit nun izango dan”. Ta zea, pelota inda! Ta harekin egiten, ematen geniyon be neurriya, estu-estu ta kortxo, barruko kortxuak halako toke bat ematen zion, halako hots berezi bat ateratzen zun zea, pareta jotakuan edo, e. Eta gero, klaro, ikasi in genun ta, anai zaharrena artista zan hortan, larrua ere jartzen genion gaiñetik; larrua ere, zapata zaharren bat… zapatan mingaiña esaten diogu guk, zapatan mingaiña, barruan… ez dakit nola deitzen zaion erderaz. Mingaiña, zapatan mingaiña.
-“Lengüeta”.
-“Lengüeta”, o. Bai, hori, hori. Ba hoik, zapata zaharren bati hoiek kendu ta eman forma pelota… Hortarako aitak tarteka-tarteka, hola txekorra saltzen zunean edo, Santo Tomas egunean edo… errenta ordaintzea Donostira juten zan, ta eun berezi, seiñalatu hoietan beti zerbait ekartzen zigun etxea, ta askotan pelota bat. Ta pelota harekin bagenekin ze forma o egitura eman behar zitzayon ta geok josten aritzen giñan, larrua jartzen ta, guk indako pelotak, bai, bai. Klaro, bestela ez genun izaten ta. Baiño behin busti ezkeo akabo, ez zun baliyo.
-Ez?
-Su ondoan jarri lehortzen, su ondoan jarri ta hurrengo eguneako a, ba… boteka.
-Barkatu, e. Pelotan barrengo kortxo horri beste izenik…
-Kixkia.
-Kixkiya, ezta?
-Bai, bai. Kixkiyik ez genun. Bai, kizkiya, hoi izaten da, e…
-Gogorra da hoi…
-Hestiakin o… arkumeen hestiakin indako... oso gogorra izaten da bai, hori. Gutzako gogorregia seguraski. Baiño haiek, e, kizki hoiek, e... buf, oso berandu iritsi zian guregana. Ta kortxua, gauzik errexena kortxuakin. Kizkia, bai, arrazoi dezu. Kizki.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia