Elgeta (Gipuzkoa)

Gariaren inguruko lanak

Gariaren inguruko lanak <p>Elgetako baserrien bilakaera. Gari-jotzea. Gariaren inguruko lanak. Errota.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elgetako baserrien bilakaera. Gari-jotzea. Gariaren inguruko lanak. Errota.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaten dozu, oin hemen inguruko basarrixak galduta darela edo, behintzat, jornala kanpotik etortzen dala basarrixetan.
- Bai, bai, bai. Iñor be ez da bizi hemen baserrittik hirurogei baserrittik. Iñobez. Baserrittik iñor be ez da bizi. Baserrixan biziko dia batzuek, ezta? Baiña kalian lana ein, eta baserrixan ortua edo ezebez. Piñua sartu, piñuak bota, ta piñuen dirua hartu. Baiña labrau baserrixa? Hemen begiratu ta garixa iñok be ez dau ereitten. Ta lehen etxe danetan garixa, etxerako ogixa eitteko garixa, danak hartzen zeben. Danak, hirurogei baserrik. Ta artua be bai. Ta patatia be bai. Eta berdurak be bai. Ta horrrek danok.
- Zuk garixa ta... Garixa jotzen eta...
- Nik ein dot, garixa ebagitzen ein dot. Garixa joten ein dot holan be bai. Ifini igartuta euzkittan, ta harrixa jo holan, ta aliak etaratzen be ein dot. Eta makinia ekarri ta makinan be bai; sartu ta makiñiakin eitten be bai. Ein dot, e, garixa joten! Eta gero harek lastuak ifini holan sendorrian --"sendorra" esaten jako--, lotu sokiakin ta ganbarara eruan lastuak gero ganauei emoteko ha lastua jaten. Baserriko ganauei.
- Sendorra esaten detsazu...?
- Sendorra eitten da.
- Lastuen...
- Lastua pillua ifini, sokia behian ifini, ta haren geiñian ifini lastuak. Ta ein korapillua estututa, hartu bizkarrian, eta ganbarara eruan. Ganbaria da habitaziñotaik aparte egoten dana baserrixan. Ta han tolostauta ifini harek danak. Ta gero harek balio dau ganauei jaten emoteko. Ha, gero, ha lastua ganauak jaten dabe ha garixa kendu jakon lastua. Ta ha garixa eitten da, gero makina batekin garbittu eitten da. Kentzen jakoz harek daukezen desperdiziuak eta lagatzen da alia. Ta ha alia errotara eraman, porke errotia be bagenkan.
- Nun zekazuen? Inguruan?
- Bai, baserriko onduan. Baserrittik, ba, egongo zan laurehun metrora edo holan errotia. Ta ha errotia izengo zan, porejenplo, ba, hamasei bat edo hamazortzi bat lagunen errotia. Ta han txandaka, txandaka, txandaka, bakotxak bihar dabena eitten zeban errotan uruna ein. Uruna ein errotan.
- Eta, esaten dozu, errotia ze zan, elkarte moduko bat edo?
- Errotia zan soziuena, sozio mordo batena.
- Eta baten bat egoten zan han zaintzen?
- Ez, iñobez. Errotia dau itxitta, ta dau giltza bat. Ta harek giltziak eitten dau sozio guztien txandia eitten dau. Ha txandan faten da. E? Gaur neri tokatzen jata, bixar nere bezinuai, harek pasatzen dotsa bestiai, harek pasatzen dotsa bestiai, harek pasatzen dotsa bestiai. Txandan, txandan, txandan, ha giltzia ibiltzen da. Eta bere txandia danian ein bihar dau uruna. Eta gero hurrengoko txandara arte itxein ein bihar dau. Ta holaxen funzionatzen zeban.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia