Donostia (Gipuzkoa)

Maisua erdalduna baina oso jatorra

Maisua erdalduna baina oso jatorra <p>Maisua erdalduna zen, baina oso maitea. Sekula ez zien kargu hartu euskaraz egiteagatik. Liburu batean batu ditu haren kontuak. Sei urterekin hasi eta 14 arte. Jolasak: kanikak, pilota, tiragomarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maisua erdalduna zen, baina oso maitea. Sekula ez zien kargu hartu euskaraz egiteagatik. Liburu batean batu ditu haren kontuak. Sei urterekin hasi eta 14 arte. Jolasak: kanikak, pilota, tiragomarekin.

Transkripzioa

- Ta maixua euskalduna zan ala?
- Ez, ez, ez. Maixua ez zan /etzan/ euskalduna, baño orain egiten naizen liburuan jartzen ditut haren ixtoriyak, eta omenaldiya re egin zitzaionean ere bertso batzuk jarri genitun. Ez zen /etzen/ euskalduna, Aragoikoa edo usten det /ustet/ zala. Don Mariano Asanza. Baño oso... asko maite gindun harek... euskaldunok, asko. Eta gurekin jolasian ta fuboliak ta pelotan ta asko parte hartzen zun gure jolasetan ta gurekin. Eta esaten zuten ordun, eta oain e bai, maixuak erderaz edo euskeraz hitz egiten entzutean haurrak, ba, edo kaskarrekon bat edo beste edo behintzat ez zutela ondo ikusten euskaraz hitz egitea, baño harek guri sekula ez zigun /etzigun/ kargu hartu euskeraz hitz egiteagatik. Oso... alde hortatik, ta hango baserritarrakin ta hizketan ta edozeñekin hitz egiten zun. Oso gizon jatorra zan neretzako. Bai.
- Ta zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
- Sei urterekin. Bai. Ordun, edadia hori zan. Sei urte baño lehenago ez zan /etzan/ hasten iñon, iñor eskolan. Ta orduako, nere anai zaharrena bazebillen harekin goatzen naiz nola jun nintzan goiz batian erderaz tutik ez nekila, baño seituan ikasi nun e! Bai, ez zait /etzait/ ahaztuko egun hura!
- Ta esan dezu zuen jolas...
- Sei urtekin hasi eta hamalau urtekin utzi. Eman ziguten, orduan ematen zutena 'certificado de estudios primarios' edo holako zerbait. Eta gero, etxian lanian. Bai.
- Esan dezu zuen jolasak ba kaniketara, pilotan...
- Bai. Pilotan, kaniketan ta gu esaten genun, ordun esaten gendun 'a coger', bata bestia harrapatzen edo 'a rescatau' edo... harrapatu eta hola eskua emanda. Orduan, fubolian ta pelotan ta... Fubolian ibiltzeko ta pelotan ibiltzeko materialik ez gendun izaten, ez baloik eta ez pelotik. Ta geok indako pelotakin ta. Edo tiragomakin txoriyak harrapatzen edo... eozertan. Ahal zan bezela.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia