Beasain (Gipuzkoa)

Eskolara joan aurretik esnea banatu eta itulan egin behar

Eskolara joan aurretik esnea banatu eta itulan egin behar <p>Umetan, goizean goiz esnatu eta esnea banatzera joaten zen kalera. Itulan ere egin behar izaten zuen goizean. Ondoren, eskolara joan behar. Askotan eskolara joan ezin, baserrian lagundu behar izaten zuen eta. 13 urte ingururekin eskola utzi zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-022-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan, goizean goiz esnatu eta esnea banatzera joaten zen kalera. Itulan ere egin behar izaten zuen goizean. Ondoren, eskolara joan behar. Askotan eskolara joan ezin, baserrian lagundu behar izaten zuen eta. 13 urte ingururekin eskola utzi zuen.

Transkripzioa

- Neoni´re ibilita nau zaldikin neoni´re.
- Zaldikin o astokin?
- Astokin ez, zaldie hemen.
- Zaldie, e?
- Astoa´re ezaututa nao, baiño zaldie. Ta mula bat´e bai euki gendun. Ta nee ama zana bee denbora guztin. Pentsa zazu, Beasaingo residentzia eaman zan gerra aurreti hasita esnea. Ta gero legek kanbiau zien, diputaziok esijittu ziun esnea enbasauta ta jarri behar zala ta ya jubilau eitten nitzen ta “Ez, ez, ni ez noa holako lanetaa oain. Fuera!”.
- Eta umetan zer joaten ziñen amakin o…?
- Amakin esne-partitzea!
- Zu bakarrik´e bai?
- Ta eskolaa… eskolaa, ba… aittek goizeko bostetan igual jeikiazin —bosterditan bai, behintzat—. Bueno, itxulaa. Badakizu zer dan itxula?
- Zer da?
- Ba, irin aurretio hak´e…
- Gia bezela ibiltzea ganaun aurretio.
- Gia bezela. Aittek esango dizu: “Beheraxeo”. Ya behiek… irik´e aitzen zuen. Zuk pauso bat beheraxeo eitten bazu, erak´e bai. “E! goraxeo”. Zeatio goldea zuzen eamaten ez bazu, errueda hua, kurpille etaa itten da…
- Osea, lurre labratzeko, lurrei buelta emateko.
- Ta, ordun, goldea aldapan eroi eitten da igual eta lurrek ez do baretzen. Harek jun behar do bee txokon, zuzen-zuzen-zuzen jun behar do. “E! Beheraxeo!”. Eta…
- Orduan, aittakin ittulan?
- Udan, ba… ganauk die pertsonak bezela: negu guztin ikuillun eon, eta pertsona bat´e beti baldin badao etxe barrun etaa be ta etzanda, gero lanen hasten dan garaien belaxe moteldu itten da. Ba, irik igual, mingaiñe etatzen zuen, be(r)otu itten zien. Ta beroa etortzen zan apiille, maietzen… Bost eta erdietan aitte zanak: “E! Benga, jeiki!”. Buruik jaso ezinda. Hartu esne pixkan bat eta makillekin itxulaa, haik giatzea. Goizeko beatziek laurden gutxio o hola “Bueno, jun hai oain eskolaa”. Aittek idik askauko zittun ta gosaldu ta beste lanen batea jungo zan hua. Eta korrika eskolaa. Eskolaa jun ta nekauta, igual hogei kilometro inda atzea ta aurrea. Ta zea, hola, ta.
- Logurek…
- Praille bat zan hemen, don Julian o, Matximentakoa (Matxinbentakoa) o nongoa zan?
- Bai, horkoa nunbaitekoa.
- Matximentakoa (Matxinbentakoa) o. Atzetio kaskarrekoa “danba!” “Ez al dek lo itteko denboraik izan?”, ta harrezkeo eoten naiz pentsatzen ni “Hi´re ibili bahitz ni bezela goizeko bost eta erditan jeikita, geatuko hitzen”. Ta kitto. Eta hurrungoon esango zizun aittek: “Gaur ez hai eskolaa jun, gaur´e artok simaurtu behar zetoau ta idik hartzeko geatu hai”, gustoa geatu´re! Hurrungo egunen´e bai beste lanen bat. Hirugarren eunen jun hai eskolaa ta ia lotsau eitten ziñen. Bestek aurrea hartu zizuen eta zu beti baztartuta han atzen. Ta ia gogoik ez. Ta behin hamahiru… bai, bai, hamahiru urte ezkeo batez eskolaa. Kitto. Hemen, jo ta ke.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia