Mallabia (Bizkaia)

Baserriko bizimodua

Baserriko bizimodua Abereak baserrian. Lan-banaketa baserrian. Soroan zer ereiten zuten. Kaletarrak sarri joaten ziren baserrietara jateko eske.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-011-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Abereak baserrian. Lan-banaketa baserrian. Soroan zer ereiten zuten. Kaletarrak sarri joaten ziren baserrietara jateko eske.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ardixek jatzi, basora eruen...
- Ardi-zain ibiltzen ziñan?
- Buo! Umiek, ez dakizu? Neskatuek...
- Ze eukitzen zenduen? Umetan, basarrixan, ze ganau edo ze zekazuen?
- Ba, behixek, nik ez dakit zenbat, lau edo bost edo ta...
- Ardixak...
- Ardixek. Kaballuk be bai. Haintxe bizi.
- Eta kaballua...
- Mendixen. Aitte juten zan ikust´a domeketan ta. Haintxe.
- Erabiltzeko, oseake, kaballuan nunbaittera juateko ala...?
- Mendixen, mendixen, mendixen. Astue Eibarr´a, astuen. Ipini asto-zarak eta sartu han pitxarrak eta porruak eta Eibarr´a.
- Hori amak eingo zeban, ez?
- Neuk be bai, hamahiru urtekin hasitte.
- Ama ta aittan lana zein izaten zan basarrixan? Aitta ganauaz arduratzen zan eta ama soluaz edo zelan...?
- Danak, soluen danak. Ba, amak jatekue in ta, ba, aittek kortakue ta... [Errez] arreglau biher da.
- Soluan ibilitta zu be egongo zara, ez?
- Ene, Maria, Jose! Biher be bai!
- Garixa erein eta...
- Artue, nabue... Han lekak! Oin be bada´z lekak. Babak. Badoie oin be hori solora edo norabaittera.
- Basarrixan beti biharra, ez?
- Beti biharra.
- Beti zeoze eitteko...
- Ta kalien be diferente oindik, e! Zenbat etortzen zien hara basarrira. Gu kamiñuan kontran bizi giñen ta talue ta esnie jat´a ta. "Emongo dozue talue ta esnie?" ta...
- Gustoko zeken, orduan, herrikuek talua ta esnia. Zeuek ya aspertuta egongo ziñazien, ez?
- Bai, ondo, baiñe...
- ... baiña kanpokuak...
- Holaxe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia