Bergara (Gipuzkoa)

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-261-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errekak, aber. Horko errekan bat… A! Hau dana… Honek azkenengo baserri danak, hau ze auzo-una edo ze da hau? Hau Ubera da?
- Ez…
- Goimendi.
- Hori da Basalgoko auzua dok hori. Baiña Goimendi.
- [...].
- Goimendi. Ta basuen izenak batzuenak gutxi gorabehera esango dittuu.
- Aber…
- Egon. Gaztandola esan dou hau dala… Ba, hortik hau dok Martokora datorren basua, eztok? Ez… hori da…
- […].
- Gutxi gorabehera inguru honi Petri esaten dotse.
- Bai, Petri. Hauxe dok Beittiko basua. Hau bestiau…
- Ze izen esan dozue hemen?
- Petri, Petri hori dana.
- A! Dana?
- Bai, Petri alde hau. Ta beste gauza bat laga juau eitteka. Han Larrosin gaiñian ta mendira bittartian, puntara bittartian…
- Larrosin, Agarremendi?
- Bai. Hamen gaiñian […] bidia, Elgetarako bidia jauan, hor markauta egongo da igual.
- Pistia? Basalgo…
- Gain-gaiña.
- Basalgoko bidia…
- Kurutzia.
- […], ba, txabolia?
- A! Kiruta?
- Kiruta.
- Kiruta…
- Hau izango dok.
- Hauxe izango da Kiruetako txabolia.
- Ta hortik bideik han ez da bideik ikusten, eztok?
- Hamendik ikusten da zeoze doiana, baiña hau Petrira doia.
- Petrira, hori behera doia. Beste bat. Beste bat etorri bihar dau Asulako etxaburura etorten da bide bat. Bueno, dana dala, horri gaiñorri hamen… honek Larrosin ta Agarremendi izengo dia horrek bixok… Bueno. Ba, horrek bidiorrek hamenditxik pasau bihar jok. E… hamenditxik, hamenditxik, hamenditxik. Ta hori da, beste zona hori da Kurutza… Kurutzeko gaiña esaten dotsau guk. Hori dok, Kurutzeko gaiña. Batzuk esaten dotse Kurutzaaldea San Juan errekan ta, baiña Kurutzia beste batzuk. Guk hamen Kurutzeko gaiña. Hamen kurutza harri haundi bat dao, batenbat hil zala, otsuak jan ebala aintxiñan edo… Hori mutikueri hori esaten jakue, behintzat, bildurtu eitten dia gero pasatzen be.
- Handik eta kurutzara bittartian badao… badauka izenik harek?
- Harek bai, Lindaria. Gure baso danak Lindaria.
- Lindaostia […].
- Bai, baiña Lindaraostia esaten dou guk, baiña dok Lindariak jaukak gauza bat: Elizaldekuak eta esaten dabe —zuenak be igual [esango dau]— Lindaria hola "tra" behetik gora, ezta? Arbola illara bat. Ta, klaro, guk esaten dotsau Lindaraostia.
- A, klaro… Klaro.
- Bestiak be bestekaldiai Lindaraostia.
- Klaro…
- Ba, Lindaria.
- [...].
- Txabolia nun esan dok hamen inguruan?
- Txabolia?
- Ez, ez, Arangoittikua hor nunbaitten egongo dok.
- Arangoitti hemen dao.
- Bai. Hau bixen bittartia dok Lindara ostia. Bueno, Lindaria.
- [...].
- Lindaria, Lindaria ipinizu ta kitto.
- [...]
- Lindaraostia […].
- […].
- Handikaldekuendako hamendikaldia dok, baiña, Lindaraostia !
- Nundik beitzen jakon…
- Bai, ba! Nik [entzun…], joño! Lindaraostera juan bihar juau ta Elixaldekin baten ta [zertuta geratu…], sekula entzuteka najeuan] ni harek hori esaten ebanik, eta guk "handikaldia" esaten dotsau hari beti. Ta Arangoittiko txabolaldiari ipini bihar jako izenik? Hori Petri… Egon hari. Kirueta… Kirueta entzun izen juat nik, e?
- Kirueta […]. Kiruetako txabolia, […].
- Kirueta. Ta gero hor mendixa Garbe. Hori ipinitta eukiko dozue…
- Ez. Ez daukau ipinitta baiña…
- Tiok ez zotsun esan hori ala?
- Bai, baiña… Ez, hemen ipini barik daukau. Aber…
- [...].
- Hauxe tontorra…

[…]

- Bueno, oin zera ipini bihar juau Gaztandola ondokua, sakon haura.
- Aber, Gaztandola hamen dau…
- Ba, harek daka izena zona haundi batek Sakoneko sostria.
- Itxoin, ze aldetan?
- Gaztandolatik honutz, Petri aldera.
- Gaztandola hau da…
- Bai.
- Hemen dao… hemendik errekatxo moduko bat dator… ta Petri hau da.
- Bai, Petri hori da. Hau da Beittiko basua, hori Petrik harrapatzen dau hau, e?
- A, bai?
- Hori Petrik harrapatzen dau, Petrik. Bale. Ta gero bestia, gure basua-ta, hamen ikusten dittuk. Bota barri daok.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia