Bergara (Gipuzkoa)

Goimendi auzoko (berez Basalgo) toponimia; baserri-izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-261-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia; baserrien izenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hauxe Gaztandola.
- Hori dok Gaztandola, e?
- Bai.
- Gaztandola ta zati honen bittartian hemen behetik errekatxua badoia, ba? Horrek izenik?
- Hori dok Larrosin ostetik doia errekatxua. Aber, parian hartu bihar dau… honek… hamentxe Larrosiñetik goittik behera doia. Klaro, [ez da jaiotzen lehelengo] baiña "tak" goittik behera hasten da.
- Baiña Larrosiñen ez, e?
- Larrosin ostian pare-parian. Ostian!
- A! Ostian. Baiña handikaldian, e?
- Handikaldian, ba, klaro! Mendixak hola eitten jok, handikaldian.
- Gaztandola ze da baserrixa hau?
- Bai, baserrixa dao hori. Baserrixa da. Oin horko mendixak, ba… Albizuri-ta hartuta daukazue handikaldian? Gallasteitorre eindda daukazue?
- Ez, hori ez, baiña Albizuri bai, hartuta daukau.
- Ta Gallasteitorre zela ez ziñuen, ba, hartu? Handikaldian… Bueno, Basalgo aldia eitteke eukiko dozue igual.
- Klaro.
- Bueno, hurrengo dao beste basarri bat, bueno, gero esango dittut basuak, Ibarrola. Aber, errekatxo bat dator hor han zeretik…
- Gaztandola baiño harutzatxuaotik.
- Bai, Bergaretxetik. Bergaretxe ez, Azurtzatik. Plaentxiara doiana.
- Hauxe edo izango da…
- Ze da hori?
- Ibarrola?
- Basarrixa bai, Ibarrola, errekonduan dauena.
- Aber…
- Gero dau beste direkziño baten hantxe gora, bueno, lehengo basarri bi, jausitta darenak. Harek zaharrak ez dittuzu apuntauko, ala bai?
- Bai. Bat…
- Bat Olakorta ta bestia… bestia zein dok?
- Kostei.
- Kostei, Kostei. Kostei ta Olakorta. Han jausitta dare bi. Kostei ta Olakorta.
- Kostei da lehen ezin giñuana topau jausitta daolako.
- Bueno. Hortxe dare mendixan… ba, ondio taillatua…
- Kostei hauxe da, baiña…
- Olakorta…
- Oi, ez, Olakorta da hau.
- Hori Olakorta da.
- Orduan Kostei… Badakiu hemen inguruan daona, baiña…
- Bai, eskumaratxuao dao han, eskumaratxuao. Parian behetxuauan.
- Bueno.
- Ta oin beste Intxorzabal beste bat honutzao dao bizi diana.
- Intxuzabal, Lezeta, ta…
- Gero Bergaretxe, harek zerratzen dau zeroi.
- Intxozabal. Gero?
- Lezeta.
- Beherauan… Hortxe…
- Ta?
- Bergaretxe. Bergaretxe. Ta hemen Kantina. Kantina lehenau egondako lekuan sozidade bat dau.
- Basetxia esaten dotsau guk. Kantinia ez, guk Basetxia esaten gontsan.
- Basetxia?
- Basetxia.
- Hori nun geratzen da?
- Bixen erdixan. Hamen… bixen erdixan goratxuau, mendi alderutz. Bai, zerian, Lezetan ta Bergaretxen bittartian geratzen da hori.
- Goixan?
- Goratxuao, bai, nibelian goratxuao. Horixe da. Hau Bergaretxetik doian kamiñua… Hi, hauxe dok. Hauxe, hauxe. Hauxe da.
- Azurtza ta zeran bittartian.
- Hauxe da, e? Hauxe, hauxe.
- Azurtza ta zeran…
- Hau ez dok ikusten? Kamiñuan pistia bertaraiño joiak…
- Hurrengo goratxuao Azurtza.
- Hau izango da…
- Hori Elgetakua da.
- Azurtzan ermittaik edo zeoze…?
- Bai, Santiago. Gero Arraotz. Ha be Elgetakua. Hortxe linean daok. Hauxe edo… Honek… Gero beste batek ein dau granja bat hor oin.
- Arraotz gaiñian dare hiru tontortxo. Hiru mendi-punta. Horren izenik bai?
- Galdamiño.
- Dana, guk danai esaten dotsau…
- Guk… Bai, danai esaten dotsau Galdamiño, e?
- Galdamiño.
- Arraotzetik eta Eibar aldera daona?
- Bai, bai. Han dauka antena bat eta […].
- Zela da, orduan, Galdamiño mendixa, […] tontorra…?
- Inguru guztia…?
- Bai, guk danai esaten jotsau, ekin Azurtzan…
- Galdamiño mendixa.
- Ekin Azurtzan ta ya antenaraiño dana Galdamiño esaten dou. Izen hori dauka harek.
- Ta Azurtzatik Bergaretxe aldera hor goiko lautadatxo horrek badauka izenik? Azurtzatik Bergaretxe aldera daona…
- Bai, bai, han badare… hola menditxo bat zelai edarrekin eta, ezta? Haren izenik guk ez dakiu. Eukiko dau izena…
- […].
- Joe, Ba, Beizun zelaixa, haura tontortxo haura!
- A! A!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia