Bergara (Gipuzkoa)

Uberako baserrien izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-261-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ubera auzoko baserrien izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Izuziarrian. Horrek dia Etxebarri haundixa ta Etxeberri.
- Santikua. Etxeberri ta Santikua.
- Ez, harek plakan Etxeberri haundixa jaukak izena.
- Baiña zeuek zela esaten jatzue?
- Guk Santikua. Baiña izena Etxebarri haundixa dauka plakan ipinitta.
- Baiña hobeto zuek zela esaten dozuen.
- Guk geuretako Santikua.
- Ta hor dao beste ermittatxo bat.
- Bai, San Mateo.
- Baiña zela esaten jatzue zuek ermittiai?
- San Matei.
- Eta beste etxe bat dao onduan.
- Bai. Etxebarri.
- Gero daukau, beste etxe bat be badaukau hor… hemen…
- Etxebarti? A! Urrupain-eta ondio ez juau…
- Ez, ba.
- Ez. Bueno, hori geroko laga dittuu. Hemen…
- Kamiño onduan?
- Ez.
- Ez…
- Gora jarraittuta, hemen daukau beste etxe bat.
- Etxebarti… Etxebarti ete da?
- Ez, hamen be ez dau ipintzen. Hor Egurbide ta hemen badare…
- Bai, baiña atzerao.
- Bai, bestekaldian.
- Ta hor bixen bittartekua Egurbide, Egurbide…
- Ergubide txiki. Baiña lehelengo Etxebarti, baiña.
- Bixen bittartian Etxebarti, bai. Ta hor bai, hor derrior egon bihar dau Ergutxiki ta bixen bittartian. Aber, nun dao Santikua?
- Santikua hau da.
- Hemen Egurbide.
- Bai.
- Ta Egurbidetxiki nun ete dao?
- Hemen…
- Hau Egurbidetxiki, Egurbide.
- Hauxe Etxebarti hau…
- Barrio Ubera, bai, hori Etxebarti.
- Etxebarti?
- Etxebar(ru)ti, guk Etxebarti esaten dou, Etxebarri Urrutia dauka izena, baiña…
- Bueno. Gero Egurbide ta horrek, barren-barrenekua zela da?
- Errotagain.
- [...].
- Ez, Egurbide, Egurbide. Errotagain da hau?
- Errotain, bai, hori kamiño-onduan dao.
- Kruze-kruzian daona behian?
- Behe-behian.
- Pistia hartzen dau gora ta…
- Bai, bai, bai, bai, hauxe.
- Hemen markatzen dau, bai.
- Hementxe.
- Hori lehenau errotia egondakua da.
- Bueno, gora goiaz, hor lehenau kamioiak-eta lurra botatzen daben leku aldera.
- Bai, Ergutxiki hurrengo.
- Ergutxiki. Gero pixkat beheratxuao beste bat daukau.
- Ergubide izango dia horrek, bixak, bi etxe dare.
- A! Bi etxe dare?
- Bai, batekin bi etxe dare.
- Bale. Hortik gorao ondio beste bi edo dare.
- Hortik gora, bai, bat dao zuzen-zuzen gorao. Golonetxe. Ta bestia Erguzar.
- Golonetxe. Ta harek… horrek pista…
- Golonetxe zein da? Barrenekua o…? Barrenekua… pare-parian…
- Pare-parian dare. Bai…
- Urrupain aldera daona?
- Bai, bai, Urrupain aldera dauena Golonetxe.
- Golonetxe?
- Bai. Hori da, Erguitxikittik hurrao dauana; bestia urrin samar dao atzekaldian.
- Bai, bestia, orduan…
- Ergubide zahar, Egurbide zahar bestia.
- Baiña zuek zela esaten dozue?
- Erguizahar, Ergui zahar.
- Zeuek esaten dozuen moduan esan, e?
- A, bai?
- Bai, bai, bai, hori da…
- Bai, bai, guk… […], Erguizar…
- Bueno. Angiozar kalekuak eingo dittuu?
- Uberakuak?
- Ui! Ubera, Ubera.
- […], hor Urrupain ein bae laga dozue…
- A! Bueno, guazen Urrupain gaiñera.
- Urrupain ta Urrupain gaiñekua ta Narbaize, Narbaize goikua…
- Aber… Hementxe dao Narbaizbolu, hemen jartzen dau ta hemen [Peio Floresen] zerak…
- Narbaiza.
- Hau San Juan da, ez?
- Bai, San Juan auzua da hori.
- Bueno. Gorutz jarraittuta, han Barbara bizi dana?
- Narbaiza goikua.
- Ta gero ya, gero ya Urrupain aldera. Zenbat Urrupain dare?
- Hiru. Bueno, bi.
- Bi.
- Bat bi bizitzakua da ta.
- Behekua bizitza bikua.
- Urrupain hauxe da, edarto ikusten da soluak […] fotografixia. Laste […] ikusiko.
- Orduan, barrenekuak ze izen dauka?
- Urrupain.
- Eta goikuak?
- Urrupain gaiñekua.
- Besteik badao alde honetan?
- Ubera aldetik ez. Ya Narbaiza be ez da Uberakua, baiña ipini dou.
- Bueno, hori… Ubera kalekuak eingo dittuu?
- Bale.
- Errotain ipini dozue, ezta?
- Errotain? Bai, bai, hemen dao. Hurrengua? Hor oin…
- Errementarikua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia