Bergara (Gipuzkoa)

Uberako baserrien izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-261-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ubera auzoko baserrien izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, hau Ubera auzua da…
- Bai. Hori Ubera auzua da. Hau da gure hegixa hauxe da, e? Hauxe. Agarre hegixa hauxe da.
- Hau da Uberako parte bat?
- Bai, Uberako partia hori.
- [...].
- Nik hamen ezautu eitten dittut soluak ezautzen dittut. Ta ezautu dot hau, hau [Agirre-hegia] solua. Hau, hau da gure solua, gero gure etxaburua da hori hortik gorakua, hau da Andurira doian pistia. E? Hor laga dozue pista zera… kruzia. Gu ez gare hor… joe, ba, mapia…
- Bueno, orduan daukau Agarre hegixa? Honei danai Agarre hegixa esaten jako?
- Bai, hau Agarre hegixa. Gero, Elizalde ta horrek hartuta eukiko dittuzue, ezta, lehenau? Izaletxebarrin egon ziñan zu…
- Bai.
- Ta Gaztaiñazabal?
- E? Gaztaiñazabal? Gero ikusiko dittuu horrek, gero, preguntauaz.
- Itxoin, alde hau Agarre hegixa ta bestekaldiak badauka izenik?
- Bai, bestekaldia da Izotz… Izuziarra esaten dou. Zela esango dou hori? Izotz ziarra.
- Bai, baiña zela esaten dozue normalian?
- Izuziarra. Izuziarra. Baiña da Izotz ziarra.
- Bale. Bueno, oin baserrixekin-edo hasiko gara?
- Nahi dozun moduan.
- Hasiko gara hor Artiz aldetik eta…
- Markiei aldetik?
- Artiz, Artiz aldetik.
- Artiz? Bai.
- Ba, Artiz egongo da… hau San Juan errekia bada, hementxe Artiz. Hau izango da bata ta hau bestia. Bai. Ankabarren hor beheratxuao egongo da.
- Ankabarren zein da, hau ala hau? Esperantza aldera daona ala bestia?
- Ez, bestia, bestia. Bai. Ankabarren hori.
- Ta bestia?
- Bestiana ez dakit, ba, horrek ze izen ipini dotsen horrek. Hori Naparran etxia esaten dotse.
- Bai, ez da iñor bizi ta…
- Igeltseruana. Izena eukiko dau harek, baiña… Ta gero Esperantza egongo da hor nunbaitten.
- Hamentxe baztarrian.
- Bueno, gero, Ubera aldera?
- Barrenetxe.
- Barrenetxe hauxe bidian pasau douna. Gorutz jarraittuta?
- Olañeta. Bi etxe dare hor.
- Etxia… o… izena bat Olañeta bixena?
- Bai. Gero Idarragaiñekua.
- Hau… Azpixan? Hor erre dana edo?
- Bai, Idarratxiki… azpikua hori.
- Gero, gorutz?
- Gero hurrengo Agerrebeña.
- Gero?
- Agarre goikua.
- Gorao badao?
- Anduri dao. Anduri ta Posaa dare. Harrapatzen dittuk horrek?
- Bai. Hamen dao bat, ez dakit zein dan.
- Hori Posaa. […] erdi-erdixa, Posadakua da hori.
- Bestia…
- Hau ete da, ba?
- Ez, itxoin, e… Hau Agarre goikua da…
- Posaa ala Anduri? Anduri hemen.
- Hau da bat ta bestia hau. Bat hau ta bestia hau. Bata dao goixan eta bestia barrenian.
- Bai, bai, horixe, bai.
- Bueno, orduan, hau Anduri.
- E? Behekua, behekua.
- Behekua Anduri?
- Bai.
- Ta hau zera…
- […] labrauta etxaburua ta…
- Bueno, hau ez dakiu noizkua dan, e?
- Oin dala sei urtekua da, e, mapia!
- Fotografixia.
- Bueno, bai, ondo.
- Oin sei urte ez zeuan labauta hor.
- E, baiña zatitxo bat bajeukan, e? Harek handikaldera han goittik behera.
- Bueno, bide hau ein dou. Hurrengo jarraittuta hemen errotia edo zer dao hor?
- Errekalde, Errekaldeko errotia dok hori.
- E! E! Baiña Ubera ondio ez juau pasau, hi!
- Ubera ez, e? Hemen Barrenetxe parian.
- Bolu.
- Bolu.
- Bolu, besterik gabe?
- Besterik bae, Bolu. Izena Bolu esaten dotsau.
- Hemen Agarretik? Hemendikaldetik?
- Barrenetxe parian, zuluan.
- Bai, bai, bai.
- […] kamiñuan bestekaldetik […], e?
- Bai, bai, bai, kamiñuan hamendik [dao kamiñua]. Kamiñua jarraittuaz, ezkerretarako bidia daukau. Hemen bi-hiru etxe ta ermitta bat eta dare.
- Zela dia horrek?
- Horrek be handikaldetik dare danok, e? Izuziarrian. Bai. Horrek dia Etxebarri haundixa ta Etxeberri.
- Santikua. Etxeberri ta Santikua.
- Ez, harek plakan Etxeberri haundixa jaukak izena.
- Baiña zeuek zela esaten jatzue?
- Guk Santikua. Baiña izena Etxebarri haundixa dauka plakan ipinitta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia