Uberako baserri eta eraikinen izenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-261-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Ubera
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko irailaren 22a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-261/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Alde hortatik badao gehixao?
- Alde hortatik dao Okandi beste bat, ta Okandi… Intxaurrondo dauka oin izena. Hauxe izengo da. Ta beste bat be bai, bueno, […].
- Bai, ta Abadetxia be bai.
- Baitta, Abadetxia be bai. Hiru jazik hor bestekaldetik.
- Aber, aber, situatzen dittuun… Okandi da hamen ya pixkat urrin daona? Haundi bat?
- Bueno…
- Zuk igual bestekaldetik hobeto ikusiko dozu.
- Ba! Hamendik be ya […]. Lehenengo dao… […] dao… Abadetxia izengo da hauxe. Eztok? Hori txikixoi?
- Itxoin, e… Hau da… Hau da Zeziaga bizi dana. Hau. Ta hau da Eguren-ta bizi diana.
- Bale.
- Bai, Martokua ta Emeterionekua.
- Eske apuntau ein dittut… Zeziagana zela da?
- Hori? Emeterionekua guk esaten dou; Bentakua da izatez.
- Egurenena?
- Martokua.
- Zezeagana ta tabernara bittartian daon barrixak badauka izenik? Han Gutierrez ta…
- Bai. Gure Ametsa edo ze esaten dotse?
- Gure Ametsa.
- Ta tabernia daonak?
- Ba, horrek izena… Tabernia […] beti ta oin Ilargi ta… Beran izena da Bronzekua, hori sekula ez dou esan guk. Bronzekua dauka izena harek.
- Guk beti Tabernia.
- Bai.
- Bueno. Gero daukau, esandakuak…
- Maisuana ipini dozu? Bueno, oin behetik gora Errementarikuan onduan goixan Eskola-etxia.
- Bai, Errementarikua, Eskola-etxia, hurrengua?
- Abadetxia hurrengo bat. Han bestekaldetik, e? Errekian handikaldetik.
- Bai, bai, frontoittik norutz dao hori? Fontoian bertan?
- Bai, frontoian ondo-onduan. Ondo-onduan bertan.
- Bale.
- Ta gero beste bat…
- Okandi.
- Bai, Intxaurrondo.
- Okandi guk beti […], Okandi.
- Bueno, bai, Okandi, orduan. Ta gero dau…
- Gero han bi bide… eskumatik Elgetako bidera ta ezkerretik…
- Bueno, baiña beste bat, ondio Okandin onduan beste bat dao, e?
- A, bai?
- Barrixa.
- Bai, harek jaukak izena… Lizarrondo edo. Holakotxe izen barri bat. Etxia be barrixa da ta izena be barrixa ipini dotse. Lizarrondo uste dot dala.
- Gero saltzen edo zeuana?
- Bidebittarte. Bai, bi etxe dare hor. Bidebittarte. Bai, hamentxe erdixan dao.
- Bai, erdi-erdikua.
- Ta bestia Ubera guenengua.
- Gaiñekaldekua?
- Bai. Hori agertu da hor? Ubera guenengua. Ergubide zahar horixe ipintteke geratu da, ezta?
- Ez, ez, ipinitta dao Erguizar.
- Ipini dou?
- Bai, bai.
- Oin geratzen dia Elixia ta [Ibargiñak], Markiei ta…
- A, bai, hemen Elgeta aldera badao besteik?
- Jaolatza.
- Hauxe?
- Hauxe.
- Hau Ubera da?
- Ez, Elgeta da hori.
- Bai?
- Bai, Elgeta da.
- Bai, bai, bai, bai, Jalotza bai.
- Hementxe dao mugarrixa.
- Beittu hemen mapan zela datorren.
- Agarre Zezeaga…
- Hemen Jalotza ipintzen dau… baiña mugia harutz dao.
- Klaro, hori Elgetako partian dao.
- Ez, ez, baiña hau da Bergara.
- Hau da Bergara aldia, hemendik hori Elgeta da.
- Hori gaizki ipinitta dao. Aber, Agirre Zezeaga…
- Justu-justu salbatzen da, e? Elgetakua da.
- Agirre Zezeaga. Ba, honek… hauxe da Agarre Zeziaga, bai?
- Bai.
- Ta horren etxia joten euan mugarrixa. […] paretan kontran euan Agirre Zezian. Hau mapiau…
- Ta bestia dau Elgetara goiezela azpikaldian beste mugarrixa kamiño eskiñan.
- Bai, bai. Hemen?
- Kamiño eskiñan.
- […].
- […] Ubera guenengua, ondo dao hori.
- Orduan…
- Jalotza, bueno, hemen Agerre Zezia ondo-ondoti…
- Bueno, Jalotza Elgeta, orduan?
- Bai, Elgeta partian dao huskerixa bateaittik harrapatzen dau Elgetak, bai.
- Hori ipini eingo dou, ez, ba? Ez? Ipini eingo dou…
- Jalotza bai, […].
- Bai, bai, hogeta hemezorzi.
- Bueno. Gero, geratzen jaku, Uberatik hartu han Martokua ta…
- Elixia…
- Hortik gora bidia.
- Ibargain…
- Eliziak ze izen dauka?
- Elixia.
- Elixia?
- Bai.
- [San …].
- Bueno, San Paulo, igual da.
- Gaiñekaldian dao bat…
- Ibargin, Ibargain.
- "Gaiña", Ibargin?
- Ibargain, bai.
- Gero be…
- Hiru […]. Bai, Markii.
- Markinausi ta Markitxiki.
- Markii txiki ta Markii. E? Markii…
- Bueno, Markinausi ta Markitxiki esaten dotseu.
- Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!