Uberako baserrien izenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-260-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko uztailaren 20a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: BER-260/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Hau ze da? Ze izen dauka honek?
- Santikua ipintzen dau hemen.
- A, Santikua…
- Gero bidia behera jarraittuta, hor oin […]-ta eitten dabena ta hori, ze izen dauka horrek? Hemen Errotagaiña ipintzen dau, baiña…
- Errotagain ez da… A! Errotagain? Bai, Errotagain be badao.
- Bai?
- Baiña Santiko parian daona? Santiko parian goixan daona?
- Ez, ez, ez, Uberara sartu baiño lehentxuao ezkerretara geratzen jatzuna, gorutz, kamioiak-eta deskargatzen daben zera.
- A! Errotain, Errotain. Errotagain, bai. Errotagain, ondo dao hori, Errotagain.
- Bale. Pista hori gorutz jarraittuta, daukau ezkerretara baserri bat.
- Ezkerretara… A, bai.
- Zein da hori?
- Hor… Hori… Honek zerak dia, ba, honek Markiegi dia.
- […].
- [...].
- Bueno, segi. Egurbidiak zenbat dia?
- Egurbide bi, bi.
- Bi. Zeintzuk?
- Egurbide da… bata Gaztelu dia, apellidua Gaztelu dauke, ta bestekaldian itziartarra edo. Bi dia, bi basarri dia Egurbide.
- Besteik badao inguru horretan beste basarririk?
- Beste bat bai. Beste bat izena txiki zeoze.
- Egurbidetxiki?
- Ez.
- Abeletxe?
- Hori [Pello Urzelai…] etxia… Haura zela da? [...].
- Ubera bertakuak izenik-eta bai Uberan bertan darenak?
- Ubera bertan barrukuak? Bai, zera! Ubera bertan barrukuak izenik… Errementarikua ta ez dakit zein ta badakit zein ta bai, baiña…
- Horrek bertakueri galdetu bihar jakue hori.
- Hoixe, hoixe.
- [...].
- Ergutxiki dao hor, Ergutxiki.
- Ergutxiki?
- Ergutxiki da hori lehen esaten jardun douna, Ergutxiki.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!