Bergara (Gipuzkoa)

Angiozarko erreken izenak eta kokalekua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-253-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozarko toponimia Elorregi auzoaren muga inguruan; errekak, presak, errotak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen dao Epeleko errekia, hau... Pagarreko goiko laua ta hemen beste errekatxo bat dao hor Pagarreko lautik ya Altuna aldera.
- Horri… guk, hola, aparteko izenik sekula ez dotsau esan.
- Bale, bale.
- Hori Altunako errekatxua.
- Altuneko errekatxua.
- Bai, Altuneko errekatxua.
- Altuneko errekatxua goittik behera doiena […].
- Epele errekiau beheko printzipala…
- Printzipala.
- … dau, daok hori.
- Kanpazartik datorrena.
- Bai.
- Epele errekia. Horrek bestiok… Altuna errekatxua, Altuna errekia edo…
- Lopetik be bajoiak bat eta Altunetik beste bat. Bata Lopeko errekatxua ta bestia… hona beheko zera, printzipala, Epele errekia.
- Epele errekia.
- Epele errekia horri.
- Orduan, han Lopetik Epele errekara doiana? Hori? Errekatxo hori?
- Ba, hoixe, bat Altuneko errekatxua ta bestia, ba, Lopeko errekatxua, Epele errekara doiazenak.
- […].
- Bixak han jarek, Lopera bittartian jarek, bata alde batetik ta bestia bestetik.
- Bai.
- Bale, bale.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia