Bergara (Gipuzkoa)

Irutontorreta inguruko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-253-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Irutontorreta inguruko toponimia, batez ere tontor edo lauak. Angiozartik Elorregi auzorako tartea. Elorregi auzoko zenbait baserriren izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- … joiak Artziara.
- Otsalei.
- Otsalei bestia. Otsalei dok Askasibarbolura urtetzen dabena.
- […].
- [Bestera]?
- E?
- [Bestera]?
- Bai.
- Baiña hemen bixen bittartian daukau hemen markauta zer bat, lautadan bat edo. Ya bastante goixan, e?
- Hoixe dok, ba, Artziako laua.
- Hau da Artzia?
- Bai, hoixe dok. Hoixe dok, Artzia hoixe dok.
- Hori borrau, Artziako laua hau da, ez hori.
- […].
- […].
- Ta Artziatik behera dao hori, Antzola, Loidibolu bittartian? Antzola edo esan dozuna.
- Ba, hamentxe, Askasibarko… ez dakik? Askasibartik gorako lautadia. Txabola bat be bajak. Antzolako laua dok Askasibarko [txarakua]. Loidibolu ta Askasibarren ta horretxen goiko lautxuori. Artzia baiño lehenao, beherao jak hori. Hori jak Sakonaundiko errekatxotik eta Otsaleikuan bittartian. Askasibar ta Loidibolu [ta…] gaiñeko lautxua. Lautxua. Ta gero goixa Artzia.
- Bai, ondo dao hori hola.
- Ta gero zela esaten dotse Artziatik hori… Errosaixobasotik hori lauori? Hor […] eta piñudixak-eta bazittuan, ba?
- Haixe dok, ba, Artzia.
- Artzia goixan jak. Artziatik behera jak hor beste lautada bat.
- Hor San Martin basuak jarek hor, baiña… [hor] esaten gontsen hari.
- […] diferentzia haundirik barik jarek.
- Danok bat dittuk eta… baso bat.
- Hemen dao. Hau da Artzia, hemen Lopaldoste da hau. Hor… tontor hori? Tartian daon tontor hori? Hau?
- Lopegaiña.
- Eta hor Lopaldoste jartzen dabena zuek zela esaten dozue?
- Lope.
- Lope.
- […].
- Han txaleta dao einda. Horko lautada horri izenik emoten dotsazue?
- Horri… Egon hari. Pagarre dok behia, Pagarreko gaiña. Handik behera Pagarre edo esaten jotsek. Lehenao Gontzarriko sagasti pusketa bat zuan hor…
- Behian…
- … handik beheratxuauan. Horri, ba, Pagarreko goiko laua.
- […]. Ta han gora Karabitta. Karabittako laua.
- […] Angiozarko bidera, oin endreauta jak, baiña urtetzen jok Altunera ta Lopera ta fateko hor goiko laura. Hari Karabitta.
- Hurrengo aittari preguntau, jakingo dau ta.
- […].
- Gero, Lopegaiñetik Irutontorretara bittartian, hor…?
- Ba, hantxe jak, ba, Artzia.
- Artzia hantxe jak, ba.
- Bai, bai. Hemen tumulua [jartzen jon]. Bale, bale. Bueno, ya bestekaldera, han Zigarrerokua edo…
- Bai, Irutontor… Irutontortik azpixa dok Ziarrerrokua. Gero harutzauan Kotxabal, handi zerera, San Prudentziora […].
- Zera, Itsuskitza be bai.
- Kotzabal, ezta?
- Bai.
- Zabaldo be bai. [Kotxabalak] be bi bizitzakua. Zabaldo beheratxuao. Gero Itsuskitza.
- Hori […].
- Itsuskitza.
- Bai.
- Ba! Horrek ya…
- Hor basarririk ez jak hor gehixao.
- Lopetik behera doian errekiai izenik emoten dotsazue?
- Horri Epeleko errekia, Epele errekia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia