Bergara (Gipuzkoa)

Ozeta eta Azkarruntz inguruko eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-241-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Agirre auzoko eta Ozaeta eta Azkarruntz auzuneen inguruko baserri eta eraikinen izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor tontor bat dao hor Irabienetik aurrerutz juanda, horri izenik emoten dotsazue edo…? Hor tontor txikitxo bat, […] edo…
- Bai, badakit, badakit nik. Ta gero atzera berriz Garittaora goittik behera.
- A! Lautada haura, gero lautadia hasten dana? Hori San Martingo Rafaelek eta, harena da hori ta… San Martingua ta Agarretxebarrikua dia horrek bi zatitxuok han.
- Bai. Nik ez…
- Neuk be ez dakit haren izenik ta…
- San Martiñen [zela dao…] etxia San Martin izenakin eta ermittia?
- Bai, bixak.
- A! Bixak?
- Bueno, San Martiñen dao basarrixa eta beste bi bizitza, e? Hiru. Ez dakit hor danak ipini ditttuun.
- San Martin izenakin?
- Bai, San Martin izenakin bi bizitza, bat basarrixa eta bestia…
- Hori pasatzen dok San Kristobalekin pasatzen dan igual-iguala pasatzen dok hor: San Kristobal ta aurreko etxia be San Kristobal da. Horixe esaten jotsek. Horrek ez juek hori izenori eukiko seguramente, baiña…
- […]?
- Hemen lehenengo Ozeta inguruan hor etxiak eta izenik badauke edo…?
- Ozeta inguruan?
- Bai, hor bertan kruzekuak.
- Ba, hor Belengua ta horretxek dittuk hor. Belengua ta gero zera Balento ta hor Angiozarrera bidian hasten danak. Askarrun ta Askarruntazpikua ta…
- Belengua…?
- Tabernia dana.
- Bai. Bidian eskumetara daona, ez?
- Hau…
- Hau?
- Bai.
- Hori dok Belengua.
- Hori baiño atzerau beste etxe haundi bat badao, ba…
- Ya bidia gorutz hasten dan…
- Ermittako bidian bertan ezkerretara, hola parra bat eta daukana aurrekaldian…
- A! Hori [Mobillasen] etxeori esaten dabena, Andreseneko zera taberna kontran daon hori?
- Gaiñian daona.
- Azula-ta bizi diana.
- A! Azula, Mondrauko hori ta? Ta andria… andria […] Lazkano andriak apellidua.
- Izenik badauka horrek edo…?
- Lazkano Gregorio ta…
- Joxe Mari ta…
- … Joxe mari ta horren arrebia?
- Bai. Dao ezkonduta Azula horrekin, horrek esaten daben mondrautarra. [Zerrajeran] eitten dau lana.
- Ta hor bertan kruzian eskumatara beste etxe bat agertzen da, hor bakarra…
- Bai, haura zerana…
- Haura borrauta egongo da, kenduta egongo da.
- Ez…, zera ta… Txomin txaletekua ta bizi […] txaleta esaten dotse horri beti.
- Txaleta?
- Ozetako txaleta. Izen horrekin ezautu [juan].
- Barrixa izen be ta…
- Ozeta auzua… ze sartzen da hor, Ozeta auzuan? Nundik nora doia?
- Ozeta auzua, ba…
- Ozeta auzua hortxe zerian hasi, hor zubixan ta, ba, zereaiño izango dok…
- Belengoaiñok.
- Hor Balento ta horretaraiño izango dok.
- Balento hori nun dao?
- Balento? Ba, Angiozarrera hartzen dana, azpikaldian lehelengo daona ezkerrekaldera.
- Hori Altos Hornos ez da?
- Hauxe izengo da, ezta?
- Bai. Hori neuk Ozeta ez juat hori sekula konsiderau, e? Neuk, e?
- Ez?
- Ez, hori Altos Hornos.
- A, Altos Hornos?
- Ozetako nukleua hauxe da, hor Belenguan akabatzen da hori dana.
- Bai, hor bertan, orduan…
- Hortxe.
- Hori Maika azpixa ta…
- Esaktamente.
- Hortxe?
- Hortxe. Hori, Ozaeta hori.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia