Zarautz (Gipuzkoa)

Noiz egin zuten San Pelaioko eskola

Noiz egin zuten San Pelaioko eskola <p>Noiz egin zuten San Pelaioko eskola. Herriko jendeak egin zuen eskola harriak behiekin ekarrita. Haurrak kabitu ezinda ibiltzen ziren eta handitu egin zuten.Ondo prestatuta zegoen eskola, kalefakzio eta guzti. Imanol Murua alkateak asko lagundu zien bera ere San pelaiotarra zen eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Noiz egin zuten San Pelaioko eskola. Herriko jendeak egin zuen eskola harriak behiekin ekarrita. Haurrak kabitu ezinda ibiltzen ziren eta handitu egin zuten.Ondo prestatuta zegoen eskola, kalefakzio eta guzti. Imanol Murua alkateak asko lagundu zien bera ere San pelaiotarra zen eta.

Transkripzioa

- Ta, noiz jarri zian hemen Iñurritzan eskolak?
- Ba, izango nitun nik, behintzat, [...], orduan dan-dana in zan. Basarritarrak harriya zea, harrobiya bazan, geneukan zean, kostan bukaeran, eta handik harriya ekarri baserrita, Miako hortatik, eta iriya zakena dana, harri ekarri hor. [...], Txindurritakok, Soazukok, eta San Pelaioko zea, hamen ez zan iriikan. Behiak bakarrik izaten zian hamen: bi behi batek, bestiak hiru behi, Etxe Beltzen ta lau o bost hoiek, baiña beste dana... Eta hamenguak piontzan. Ta hala in zan. Ta eskola bat ein zan, planta batekua. Ta seituan zea, hirurogei ta gehio, ta ezin. [...] ta geo, bestia in beharra zeola, ta geo herriyak in zun goikua. Ta horreatikan dakau guk zea, jubilatuan zea...
- (A) Soziedadia.
- Soziedadia. Zeak eskola berriyakin hasi zianian, [...] in zituenian, hori bota in behar zuela ta, ez, San Pelaiokua zala bat. Ta Imanol zeon ordun, ta Imanolek hua 're San Pelaiotarra zala esaten zun, ta ein giñun zaharrantzako zea. Hortako, zeak, [...] zun ayuntamientuak zeak, bailletak, o, zea, dantzaiñea, zea hori izatea...
- Dantzaiak, bai. Nik ezautzen ditut hor dantzaiak...
- Ez, ez, ez...
- (A) Baleta, baleta.
- Baleta. Bueno, eta Don [...] etorri ta, nada, [...] eta, este, kontratista zein zan hua? Aiakua, hil zan, uaindik uaiñea hil zan.
- (A) Ibarguren.
- E?
- (A) Ibarguren.
- Ibarguren, bai. Hua, ta "ze ai zeate?" esan niyon, ta, "bai, hogei milla duro prestatu dizkiye zeak", eman zizkiyon ikastolak handik pasa jartzeatikan. Ta jarri zun entrada leheno hiru zeakin, eskolak bihiak jostatzeko ebiya zanian ta. Ta, geo zitun bi piso: bat mútillantzako ta bestia néskantzako. Eta hau zeantzako dek ederra zeak, han, kalian jarriya ziok, oain in die, ez.... kalekua baiño leheno konsegitu nun hori. Nik kalian juntako eon nitzan, hango zaharrantzako zea iteako, in baiño leheno, hango juntakuakin. Eta hala, eskatu in giñun eta zeak baietz. Esto... ez, ez, [...] pareteko zeakin, esto, kalifaziyo ta argiya ta dana. Bastante neretzat, bertako baserritarrak juteko primerakua. Ta hala zea konsegitu gendun, halaxe konsegitu gendun. Ta geo, eskola zeon artian, baiña Isidora zeon, Isidora, Ziotza, Aristi. Ta, "ederki pentsatu dezue, Santos, ta gu laiste jun behar deu ta bestia iten badue hara". Ta geo guretzako geatu zan. Ta lehenbiziko pisua hartu zuan zeak, iten zuen hor ba, buztiñakin ta artia.
- (A) Zuek ezautuko zenduen, zea?
- Bai, bai.
- Holaxe zeatu zian hoiek, holaxe konsegitu gendun. Orduan zeak asko laundu zigun, e, San Pelaiotarra ta Imanol [...].
- (A) Imanol ordun alkate zan ta, bai.
- Geo, Gran Hotelakuak laga zuen, ta han, bakizu, mahaia ta sillak eta zeak eta... Haiek 'e konsegitu giñun, zeai, Gran Hotelakuai ta, ba, zea, Manolo Aranguren eo hemen zeakin, furgonetakin ekarri, ta, halaxe [...] in giñun.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia