Bergara (Gipuzkoa)

Ubera auzoaren muga Elgetarekin; auzoaren zatiak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-236-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergara eta Elgeta arteko muga non dagoen. Jalotza ingurua. Ubera auzoaren zati desberdinak: Izozearra "Izuziarra" eta Agirreegia "Agarreixa".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero hemen daukau mugia ondo daola edo geizki daola… zera, […] azpixan daona. Ez dakiu Elgeta dan ala Ubera dan. Ubera guenengotik gaiñekaldian, […] bittartian.
- Kamiñuan ondo-onduan daok zera, kamiñuan kontra-kontran bistan daok.
- Zein, Ubera guenengua?
- Ez, ez, mugia.
- A! Mugia? Bai, hementxe. Baiña ez dakiu, ba, hementxe… Kuestiñua da, hau ez dakiula ze dan Elgeta ala Ubera.
- Jalotza?
- Bai.
- Jalotza Elgetako partian egongo da seguramente bai.
- Bai? Mugia harutzao daok eta…
- Bai.
- Apuntaik badaezpada. Jalotza esaten jatzue ala…?
- Jalotza.
- Sozidadiak be izen berdiña dauka, ez?
- Bai, [Jagolatza] ipinitta… letrak Jaolatza. Hau valle de Jaolatza edo… […]
- A, bai?
- Valle de Jaolatza. Hor gizon inportanten batek […]... Apelliduak ez jakixat zela eukiko zittuan, baiña…
- Ta valle de Jaolatza hori ze dala esaten dozu, sozidadia? Ala baillarian izen…?
- Hau balliau.
- Oin Ubera dana?
- Ubera edo San Juan edo… Valle de Jaolatza.
- Bueno, gero Ubera partia esan dou, baiña alde honek izen bat ei dauka, ta beste honek beste izen bat…
- Bai, hori Agarrixa.
- Agarreixa?
- Agarreixa hori, hori Agarre aldia Agarreixa, euzkibegixa, Agarreixa.
- Euzki zeoze… ze esan dozu?
- Agarreixa.
- Agarreixa…
- Euzkibegixa.
- Ta hau bestiau, hau bestiau Izuziarra.
- Izuziarra?
- Izuziarra.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia