Bergara (Gipuzkoa)

Uberako erreken izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Ubera auzoko erreken izenak.

Transkripzioa

- Bueno, errekatxuekin hasiko gara oin? Narbaiz bolura doianak badauka izenik zuendako?
- Hori txikixa da izan be…
- Errekatxuak izenik…
- Gero Narbaiza goikua ta Urrupain gaiñekua bittartetik doian… sakonetik… ur zirrindaratxo harek badauka izenik? Ezta… Hemen zuen sakonetik doiana? […] urik be ez dao… Gero…
- Hor gora, hor gora dao beste erreka bat.
- Bai, hemendik egongo da… Honek badauka izenik?
- Nik ez jakixat, ba, Azkarra sakona, Azkarraa sakona hori.
- Hau Azkarraa sakona da?
- Honek bizkarronek, berriro, hemen bizkartxo bat…
- Itxoin pixkat…
- […].
- Hamendik hona, honek Azkarraga. Ez, Azkarraga hori izango da, hau Gaztaiñartu.
- Gaztaiñartu?
- Gaztaiñartu. Gaztaiñartu edo Gaztaiartu edo holako… Hau be […], behixak dabitzen…
- Gero Errotagaiñera doian…?
- […] nik horrek errekatxuan izenik ta […].
- Ta gero ya beste bat Erguizarretik harutz jausten danak be, ur zirrindara bat badao… Horrek be ez dauka izenik… Gero bestekaldekuak bai izenik? Esperantzara datorrenak bai?
- Ez.
- Marki txiki ta Agarre goiko bittartetik datorrena?
- Marki erreka horri esan izan dotsau. Ta hor Zezia erreka bestekaldekuoi. Gero Zeziak jazik hor Elgeta partian.
- Hor ya ipini eingo dou… Zezia basarrixa Elgeta partian?
- Zezia, Zezia.
- Zezia ze da bat bakarrik ala gehixao dia?
- Hor bi bizitza. Bueno, oin bat bakarrik jak, bestia bota juen.
- Ta izena bixak berdin-berdiña?
- Bai.
- Gero beste errekatxua hau…?
- Urrujalei errekia hau.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia