Bergara (Gipuzkoa)

Ubera auzoko baserri eta eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-236-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ubera auzoko baserri eta eraikinen izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Okandi, erak izena Intxaurrondo ipinitta daukela esaten juek, baiña Okandi, beti Okandi…
- Itxoin, Okandi zein da barrixa ala bestia?
- Barrixak, bixak dittuk barrixak; bata lehenao eindda jak.
- Bueno, lehenau einddakua?
- Ba, Abadetxetik barrira bittartian daok beste bat barrixena. Zan zaharra bota ta barrixa ein eben.
- Bata dao Urrujolai aldera jausten dana… errekatxua alde baten ta…
- Urrujolaiko, Urrajalaiko kamiñuan daok Ubera guenengua, zereako bidian…
- Apuntau hori beste bat.
- Ubera guenengua?
- Bai.
- Basarrixa. Ta beste bat daok Bidebittartekua.
- A, bai, hauxe.
- Hori.
- Ta hau zela da?
- Bidebittarte.
- Hemen Bidebittarte badao, eta hemen Abadetxia, hemen daukau bat ta hemen beste bat. Hau zein izango zan?
- Hori Okandi.
- Okandi. Eta bestia?
- Hori… Horren izenik nik ez juat entzun…
- Bale. Orduan hau ezebez.
- Bidebittartekua ipini dok?
- Bai. Gero… Eliziak berak badauka izenik?
- San Paulo, San Pauloko elizia. Elizia edo… bai. Lehenao ermittia izandakua izango da, baiña…
- Lehenau ze izandakua izango da?
- Ermittia. Gero obrak ein ta kanpantorria barrixa ta eindda dao…
- Gaiñekaldian daona?
- Ibargain.
- Gero gaiñekaldian dauzkau…
- Markii: Markiei txiki, ta Markiaundi ta Markinausixa.
- Eskumakuak bi bizitza dauzka…
- Bai, hamen bi bizitzakua hemen daona.
- Bixak izan bat dauke ala…?
- Honek ez, horrek Markinausi honek.
- Markinausi apuntau dok?
- Eskumakuak. Hau Markinausi. Ta bestia?
- Bestia, ba, bi bizitzakua ta bata Markitxiki esaten jotsek ta bestia ez jakixat, ba, ze izango dan, Marki haundi edo… edo bixak dian Marki txiki edo…
- Hortik gora badaukau zeoze?
- Bai, [gure …na].
- A, bai, bai, bai… Ze izen dauka honek?
- Agarre Zezeaga. Agarre Zezeaga.
- Holaxe esaten jatzue?
- Bai. Agarre Zezia. Agarre Zezia esaten […].
- Ta gero ya Elgeta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia