Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerran bizitakoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kaleko jendea baserrietara joaten zen jatekoa eskatzera. Garia neurtzeko ontziak. Etxearen errenta ere anegaka ordaintzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, kaleko jentie baserrittara etorriko zan eske, ala?
- Baserrittara eske etorten zan, baiña baserrixan be zenbat emuten [eben]? Baserrixan be nahikua lan etxerako! Artien [...] gosie pasau biher. Danien, basarrixan be bai, ta danien. Bueno, basarrixen gosie ez, baiña behintzat zerik ez. Baserrixan be egoten zan, ba, esnie ta arrautzia be bazan ta, ba, patatie bazan ta danak, baiñe biher dan gauzaik ez. Olixue eta holakuek [...] falta. Ez zan egoten.
- Ta entregau zertzuk eitten zien garittik aparte?
- Garixe ta aparte, ta esnie be bai eruten gauen aiuntamenture. Egunien, ez dakit zenbana izeten zan, kuartillo bana ala ez dakit. [Ha] ifini ta baserriko etxe guztietakuak [pillatu] ta gero [marmittakada] bat [egoten zan] astien batek edo. Kalekuek [hartzen euen].
- Garixa neurtu... ze neurri egoten ziran? Neurrixak... Ontzi batzuk ez zeozen garixa neurri eitteko?
- A! Kuartie, anegie ta anega-erdixe [esaten zan]. Anega-erdixe [izeten zan]. Horixe.
- Bai, hola, ontzi batzuk dakot ikusitta...
- Bai.
- Imiñia edo...
- Bai. Hola, orduen horrek, zerak egoten zien asko, ba, errenteruek [...] anegaka etxien errentia [pagau]. Anegaka, edo hola esaten eben batzuk. Batzuk hogei anega pagau biher errentia ta, ba, hola izeten zan. Etxia eurena ez auenak... Guk geurie geuken ta.
- A! Zuena be... errentero ziñien zuek be?
- Gurie ez zan errenterue.
- A! Ez? Zeuena zeuena zan...
- Anegaka pagau biher izeten zan. Bai. Hemen Oñeti... Zu Oñetierra [...]? Oñetierrak askok auken hemen baserrixek, e? Bai. Oin danak dauke erositte, baiñe Oñetin... Oñeti aberatsa zan. Aberatsa edo, behintzet, errenteruek edo [ipini etxiek] edo...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia