Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar eta Elorregi auzoen muga inguruko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia, batez ere Elorregi auzoaren muga inguruan. Lope baserriaren inguruko toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Karabittako gaiñian, Angiozarrera begira jarritta, ezkerretara tontor bat dao.
- Bai, Azalketa mendixa, Azalketa guk esaten dotsau.
- Hor dana, ez? Tontor…
- Bai, tontor haura dana Azalketa.
- [Hola, bi] moduko tontortxo…
- [Bi moduko], bai; bata beheratxuao, bestia goratxuao.
- Bai, hori dana da?
- Dana. Horren ostetik Angiozar aldera daukau beste zatitxo bat…
- Itxoin, hor… beste mapia hartu biharra daukau. Gero eingo dou hori. Apuntau hor.
- [Illarramendi] esaten dozu?
- Illarradi esaten dana. Hori dao Azalketan ostekaldetik.
- Azpixan, bai.
- Bai, gero beste aldera pasatzen garanian…
- Bai, beste mapia hartu biharra daukau ta gero… Hor basarri… kotxia lagatzen doun pare hori, basarrixa?
- Basarrixa, ba, Peion etxiak ze izen eukiko daben.
- A, bueno, txaleta hori.
- Ba, horri Koosteiko laua esaten dotsau, Kosteiko laua.
- […] .
- A! [Bera], ez? Txaleta dauen inguru hori?
- Bai, Kosteilaua hari esaten dotsau.
- Hango tontortxuak eta dana [hartuta…]?
- Bai, bai.
- Basarrixa behian dauena?
- Ba, Lope.
- Beste izenik edo?
- Lopegaiña…
- Lope baserrixandako.
- A! Lopaldoste.
- Lopetik behera doian errekatxuak izenik bai?
- Ez dakit. Badoia errekatxo bat, baiña ez dakit izenik.
- Bueno, han Karabittara jungo gara berriro.
- Bai. Gero Karabittatik harutz…
- Karabittatik oin gaseoduktua sartu daben paretik jarraittuz…
- Harutz, ba, Lopegaiña. Gero harutzao…
- Lopegaiña zer da tontorra ya?
- Harutzao Irutontorreta. Lopegaiña guk horri danai esaten dotsau.
- Dana? Han pare bat tontor dare han.
- Ez dakit. Nik…
- Karabittan Angiozar aldera begira jarri, eskumatara, hola. Haura dana Lopegaiña?
- Nik neuk dakittela…
- Karabitta pegante?
- Karabittatik segi!
- Baiña pegante?
- Bai, bai, bai. Guk Lope pareko hori altura-una horri guk Lopegaiña esaten dotsau [ta listo]. Ta gero aurrera, aurrera, aurrera, Irutontorreta.
- Irutontorreta be danai, ez?
- Bai, hari zona danai.
- Tontor bakoitzai izenik-edo bai, emoten dotsazue?
- Ez, ez. Nik ez, akaso [Lopek] jakingo dau [beste zeoze].
- Irutontorreta azpixan han basarri bat dao ya San Prudentzio aldera.
- A! Zigarrero.
- Hola esaten dozu zuk?
- Zigarrero esaten dotsau guk, Zigarrerokua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia