Ataun (Gipuzkoa)

Ataungo auzoen arteko ika-mikak

Ataungo auzoen arteko ika-mikak <p>Ataungo auzoak: San Gregorio, San Martin eta Aia. Lehen bakoitzak bere aldetik gehiago jotzen zuen eta ika-mikak izaten zituzten, batez ere kirolean. Hala ere, jaietan batetik bestera joaten ziren. Auzo batek lasterketa jartzen zuenean besteak ere bai. Aiakoek Aiarako igoera jartzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ataungo auzoak: San Gregorio, San Martin eta Aia. Lehen bakoitzak bere aldetik gehiago jotzen zuen eta ika-mikak izaten zituzten, batez ere kirolean. Hala ere, jaietan batetik bestera joaten ziren. Auzo batek lasterketa jartzen zuenean besteak ere bai. Aiakoek Aiarako igoera jartzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ataunen hiru barrio dia, ez?
-Bai.
-Hiru barrio nausi.
-San Gregorio, bueno, San Martin, San Gregorio ta Aia.
- Baina bakoitza, bere… pixkat aparte, ez?
- Bai, bakoitza bere…
-Independiente.
- Bai, je. Oain geihio zeetzen dek, unitzen dek, oain bat gehio eginda zeok.
-Ta lehen?
- Lehen bakoitza bee alden bezela.
- Bai? Danak ataundarrak baina…
-Baina sangregoriotarrak, sanmartindarrak eta aiatarrak.
-Bai, e. Eta pikia izaten zan?
-Pikea. Deporten ta beti pikea.
-Gazteen artean-ta.
-Bizikletan-eta, aizkoran-eta, dana tipo hortaa.
- Apustu kontuak-eta?
-Apustu kontuk-eta.
-Eta pikea bakarrik izaten zan edo burrukak eta. Izango zian burrukak...
-Ez, ez. Burrukaraino ez, hoinbestekoik ez. Pikea bai deporte asuntoon –eta.
-Baina geo San Martingo jaiak-eta zianen…
-Gero San Martingo jaiak zianen…
- Hara juten zinaten …?
-Harea bai, bai.
-Eta hangook hona etorri ta…
-Hiru barriotakook ta… Geo beste jai batzutan, igual izaten huan beste zera bat, edo Luistarren karrerea jarri zala edo. Luistarrak igual hemen jarri karrerea ta hangook etortzen hittun ta hemengook ee bai ta. Harek'e pelean, bata besteen pikea… Geo han'e jarriko zien, San Martinen´e.
-Han karrera.
- Han´e karrerea. Bai, karrera bertakoona ere bai.
-Eta… aiarrak? Gutxio izango dia, ez?
-Aiarrak, e… aiarrak jartzen zien subidea, Aiakoa.
-A bai, bizikletan?
-Bai.
-Bertatik, hemendik edo?
- Bai, Kaxetatik, Kaxetatik Aiara. Batzutan kontra-reloj igual izaten huan ta geo hurruna jarri zien bueltea ematea. Aian salidea hartu ta San Martindik, Kasetatik Aiaa berriz.
-Aiatik San Martinea, hona, hamendik pasa.
- Hemendi pasa ta llegadea berriz goien. Aian.
- Ta ordun afizio haundia zeon, ez?
-Afizioa, ba! Gazteek bai, afizioa.
-Bizikletan-ta.
-Ta korrika-apustuk'e jartzen zittuen bertan-eta. Hemen´e baitta.
- Ordun deporte kontuk-eta… dexente.
- Bai, deporte kontuuk dexente.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia