Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar eta Elorregi auzoen muga inguruko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia, batez ere Elorregi auzoaren muga inguruan. Altuna eta Lope baserrien inguruko toponimia.

Transkripzioa

- Hori esan dou han dauen errekatxuan gora begira…
- Errekatxotik Altunara aldera dago Gaztañisakona.
- […] bestian daona, hogeta bostian.
- Askarrondo.
- Askarrondo han…
- Hori total bestekaldia da, e! Askarrondua da Sorgiñerrekatik Altune aldera…
- Bai, bai, bai, bai.
- Ha behia.
- Hori zeuan errekatxotik Altuna aldera?
- Gaztañasakona bai. Ta gero handik Itturrikoerreka. Ta gero “a continuación” dator hori Pagoerre basua.
- Hogeta lau.
- […] Gaztañisakonan parian?
- Ez, ez, aurrera, bastante aurrerao…
- Lope aldera?
- Lope… Lope baiño beherau, Lope baiño beherau dare horrek. Peion etxia-ta baiño be bastante beherao.
- Han gutxi gorabehera zuzen beherutz?
- Goittik behera juan eta gero, holan, malda bat…
- Holan… bizkar inguru…?
- Bizkarra, bizkarra.
- Hori bizkarroi da?
- Bizkarra, bai.
- Pagorre da hori?
- Pagorre. Ta Pagorren… Pagorren parian, holan behian, hori…
- Beherau?
- … hori Txiñabasuori.
- Hor Pagorren pistan batzuk-eta dare hor, ez?
- Bai, Pagorren pistia dao erdi-erdittik eta goruzko, Loperuzko, ta beherakua be hortittik dago…
- Bastante haundixa izango da Pagorre.
- Bai, zati ederra.
- Txiñabasua, hogeta bost.
- Hori beherao.
- Txiñabasua beherao, Pagorren parian behera.
- Errekarutz. Errekaraiñok [alleatzeke, baiña]…?
- Ez, ez, ez da errekaraiñok alleatzen.
- Han behian txabolan bat edo zeoze badao erreka onduan.
- Errekonduan Lopekua. Baiña, ez. Hara baiño lehen, horri esaten jardun jat, hor Txiñabaso inguruen, baiña “no estoy muy segura”, hor bazan beste txabola zahar bat, baiña ya honezkero ez dau eukiko harririk be ta… Hor, hor Txiñabaso inguruen bazauen baitta metalitturri bat. […], hor, hor, zingira hortan bazeuen metalitturrixa. Ta gero goittik behera juanda han dago hori Lopeko txaboliori, Epelen behian, Epelen behian, beheko lauen.
- Ta zela esaten dotsazu horri?
- Lopeko txabolia.
- Beste izenik?
- Epeleko txabolia… Epeleko txabolia, klaro.
- Eta beste txabola hori desagertutakua edo?
- Hori, uste dot, Paiorriko txabolia esaten jakola.
- Ta hori nun dao?
- Ba, hori, hor esan dozue, ba?
- Pagorre ta Txina…
- Pagorre ta Txiñabaso… hor… [arro kara] hortan.
- […].
- Gero hor Lope aldian be beste…
- Bai, beste baso bat daukau, baiña oso […]. Kortatxo. Kortatxo basua. Lopetik aurrera juanda, hola baso luze bat, holan…
- Lopetik norutz, baiña?
- Lopetik Ziarrero alderutz. Holan… “Un monte así que termina en una [y griega] o algo así debe ser”.
- Txabolan bat edo badao han.
- Bai, txabolia dao han, Lopeko txabolia beste bat be. Txabola bat edo ez dakit bi, elkarren segidan.
- Ta hori da, orduan, zela esan dozu izena?
- Lopetik aurrera, Ziarrero aldera.
- Ez, baiña basuan izena.
- Kortatxoko basua.
- Haundixa da hori?
- Ez, haundixa ez, luzia goittik behera, kasik errekaraiño uste dot, hestu xamarra ta luzia.
- A! Goittik behera da luzia?
- Bai, goittik behera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia