Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko Goimendi auzuneko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia Kanpazar inguruan eta Arrasateko mugan. Iturrien izenak.

Transkripzioa

- Bale. Altunatik Zuloeta aldera darenak, zelai bat Esparrulaua.
- Hori zein izango litzake?
- Hori? […] situau…
- Altunan parian dao edo?
- Ez, holan, Altunatik…
- Hau Altuna da.
- Holan… “ra!” bidetxo bat eta holaxe.
- Paiorrirutz?
- Bai. Baiña lehenao askoz be, lehenao!
- Etxeostian dauen…
- Etxeostien dauen lautada bat da!
- A! Laua da?
- Bai.
- Horri jarraittuz?
- Horri jarraittuz, aurrerao, holan zulo-unatxo bat esaten dotsauna Okaansaastixa.
- Errekatxuan inguruan?
- Ez, errekatxua dao iturrixa […] be hortxe dao…
- Errekatxora allegau baiño lehenao?
- Ez, pasauta. Baiña hor lehenao daukazu iturrixa be hor zulo-unatxuen eta hori be, hortik itturri ondotik harutzatxuao arro hori…
- Paiorrirutz?
- Bai.
- Horrek ze izen?
- Okaansaastixa.
- Haundixa da edo…?
- Bai, baso zati dexentia.
- Itturrixa Paiorri bittarte hortan gutxi gorabehera?
- Bai, bai, Paiorri baiño lehenao itturrixa.
- Itturri horri ze izen emoten jatzue?
- Itturrixa, beste izenik ez […], Metalitturrixa.
- Lehen ez jonau jarri hori?
- Berdiña da? Aber, berdiña da Paiorriko itturrixa ta Metalitturrixa?
- Ez, ez, ez, ez! Paiorriko iturrixa ez da Metalitturrixa, “es otro tipo de agua”. Paiorriko iturrixa da ur abundantia eta, zera, metala ez daukana.
- Eta Okaansaastixa ze dau Metalitturrittik?
- Metalitturrittik pixka bat gorutzao, baiña Paiorrira bidian.
- Bale, bale.
- Gero hor, badao hor beste bason bat hor… itturri inguruan.
- Bai.
- Ta horri zela esaten dotsazue?
- Itturrondua.
- Errekatxotik Altunarutz, ez?
- Bai.
- Itturrixa baiño beherao, edo…?
- Ez, gorao.
- Ingurua?
- Gorao ta […] ingurua, dana. Itturrondua. Gero, alde hortara sartzen jako baitta be Askarrondua, pixkat “hacia el itturri”.
- Metalitturri?
- Bai. Eta “ahí también entra en el río ese el”… zera…
- Aber, polikixao, polikixao.
- … Askarrondoko zubixa.
- Askarrondua, aber, ipintzen doun hori mapan.
- […]. Itturrondua?
- Itturrondua.
- Itturrondotik gorutz edo zela deitzen dia horrek?
- Okaansastixa [hor]. Ta Askarrondua Itturrondotik beherutz.
- Beherutz?
- Bai.
- Epela errekarutz?
- Bai, Epelerutz. Itturrondotik ezkerretara goittik beherutz.
- Eta Epele zeri deitzen dotsazue?
- Epele… buu… askoz beherao, e!
- Errekia doian…?
- Errekia goittik behera eta beheko lautadia da Epele. Hori, errotia ta horrek danak pasau gottik behera…
- Baiña sail haundixa da, ez?
- Bai, bai, Epele haundixa da.
- Gongeta parian hasitta edo hola, edo beherao?
- Ez, beheratxuaotik hasitta, baiña Epele oso haundixa da, zona haundixa.
- Bueno, aber. Gero, hor, Askarrondoko basuan, bertan, esan dozu zubi bat edo zeuela.
- Bai.
- Horrek ze izen dauka?
- [Beti egon da], Askarrondoko zubixa.
- Sorgiñerrekatxuan dao zubi hori?
- Sorgiñerreka hortan, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia