Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko Goimendi auzuneko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-233-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia Arrasateko mugan. Altuna baserriaren inguruko toponimia.

Transkripzioa

- Okaansaastittik beherutz edo, beste zelairik edo basoik edo?
- Ez, ez, beherutz ezebez.
- Bueno, Paiorri inguruan edo?
- Ez, gureik ez dao han. Gero hortik gorutz, ba, Etxaburu, Txabolapeiak. Gorutz, e! Okaansastittik gorutz.
- Gontzarri behekorutz?
- Bai.
- Zela esan dozu?
- Ba, Etxaburua edo Txabolapeia.
- Hori nun egongo litzake?
- Ba, Altunen pare-parian. Pare-parian ta pittin bat Gontzarrirutz.
- Ta ze da sail haundixa edo…?
- Bai, bai, sail haundixa.
- Ta basua?
- Bai, dana basua.
- Ta Txabolapetik Gontzarrirutz edo?
- Ez…
- Zelaixak-eta izenik bai?
- Ez, ez, zelairik… Oin [… zelaixak…], lehen ez zauen zelairik.
- Txaboliak izenik bai?
- Etxaburuko txabolia, “lo único”.
- Hor Gontzarri inguruko horko gaiñeko hari lautadatxo hari izenik bai edo?
- Ez… Guria, ba, Txabolia ta Txabolondua, lehenau pagadi bat zana.
- Txabolondua […]?
- [Bai, uste dot baietz].
- Txabolondua ze da, basua be bai?
- Basua, basua.
- Ta Txabolapia ta Txabolondua baso berdiña da edo…?
- Ez. Txabolondua zan lautada bat ta Txabolapia, ba, goittik behera handik Altunerakua dana.
- Han txabola inguruko lautadia da Txabolondua?
- Bai, lehenau pagadixa zana.
- Bale. Paiorrittik Gontzarrira bittartian edo, hor ezer?
- Ez…
- Bale. Altunan azpixan?
- Altunan azpixan…
- Saillak edo izenik?
- … soluak Etxeazpixa…
- Ortuei [ta horrei] deitzen dotsazue?
- Ez, ortua aparte.
- Ortua aparte?
- Bai. Ortua ortua bakarrik. Bestiak Etxazpixa…
- Ortutik behera?
- Bai. Etxazpixa, Etxeostia…
- Baiña horrek zer dia?
- Soluak.
- Bestia zein esan dozu?
- Etxeostia.
- Etxeostia zein da? Esparruko…
- Bai, oin itxitta [dao …].
- Esparrukolaua baiño baserri alborao.
- Etxazpittik beherutz edo? Han erreka aldera edo?
- Etxazpittik beherutz daukau zelaixak, por ejenplo, lehen esan dou bakarrik Esparrulaua zelaixa. Etxazpittik behera soluan azpixen dao zelai bat esaten jakona Lugarrixa. Gero beste bat, hori pittin bat ezkerraldera ta beste bat eskubirauara, Bekozerraduria.
- Bere parian ala beherao ondio?
- Pixkat beherao, bide bat erdi eta beherao, eskubi aldera.
- Ondio errekia joten ez…
- Ez! Hortik errekara dao sail haundixa “como solobarrena…” […]

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia