Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko Altuna baserriaren inguruko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-233-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) Altuna baserriaren inguruko toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez! Hortik errekara dao sail haundixa “como solobarrena…” […] sin nombre. Unikamente horko izena da, hori, Luanburua, porke guk hor mendixen barren hortan daukau hormia, [barren] bezela. Baiña sail haundixen! Hormia ya apurtuta dao, baiña… Handik goruzkua Luanburua ta handik beheruzkua, ba Epele.
- Ta Luanburua hori zer da, basua?
- Bai, bai. Luanburua esaten jako, ba, hortik, hormatik, goruzko saillai.
- Luarrixa baiño beherao?
- Beherao dao, bai.
- Bai. Luarrixa ta Epele bittartia edo hola gutxi gorabehera?
- Errekara bittarte hori dana…
- Eta hor etxe ondoko solo horrek kenduta, beherao dauena zela da?
- Ba, [mendixa] dao. Hori, Bekozerraduria be dao etxian paria baiño pittin bat ezkerrera alderao. Eta soluan barrenetatik hasta beheko errekararte… basua. […]. Solobarrena.
- Solobarrena ze izango litzake?
- Ba, Luarri ta Bekozerraduriatik behera, Epele aldera. Solobarrena, “pues, hasta Luanburu o algo así”.
- Basua?
- Basua, basua.
- Beste bat be badao, ba, hor, hor inguruan. Bueno, aber, esan berriz etxe ondokuak.
- Etxe ondokuak?
- Bai. Ostian ta azpixan ta…
- Bueno, azpixan horrek, [nere ustez]. Gero, etxe onduen ekitten da barriro Lezetako zelaixa.
- Zein da hori?
- Etxetik eskumatara aldera, Lope aldera.
- Itxoin, e, hor beste mapan hartuko dou. Etxe aurreko zelaixa baiño beherao?
- Etxetik Lope alderako zelaixa.
- Bueno, etxe parian daona, ez?
- Etxetik […].
- […]. Horri Lezetako zelai horri beste izen bat ez dotsazu ematen? Sakona edo?
- Gaztañisakona gero basua.

- [...]

- Beste gauza bat: […] lehen, esan berriz etxe ondoko souak.
- Solotxikixa.
- Hori zein da?
- Solotxikixa da etxetik Zulotarutz solo txikitxo bat horma altu harekin ta… Zulotara.
- Pixkat beheratxuao etxia baiño?
- Ez, ez, “al par, al par”, “pla”. Piku haren goikaldetxotik… Oin sagarrak-eta badare, ba? Sagarrak, harek, haundixak?
- Bai, bai, bai.
- Haxe solotxua, Solotxikixa. Gero Etxeazpiko solua.
- Eta?
- Gero…
- Ostian dauena?
- Etxeostekua, solua. Ta gero da ya Lezeta zelaixa.
- Beste bati, ez dakit, ez dotsazu esaten… lehen esan dozu, ba, Etxaburuko txabolia?
- Bai.
- Etxaburuko zelaixa edo…?
- Etxaburuko zelaixa. Bai. Etxeostian zati bat zan labrautakua, barrenengo zatixa, eta handik gorutz Etxaburuko zelaixa. Antes… mendixa baiño, basua baiño lehen.
- Bai.
- Lau-lau…
- [… barruan dauena?
- Bai. Oin piñu dago lehengo horko zelaixan zatixa, baiña bueno. Lautadia labrauta eta beste zati bat zelaixa, Etxaburuko zelaixa.
- Baiña oin ya piñudixa…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia