Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko toponimia Kanpazar inguruan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Kanpazar inguruko toponimia. Paiorriko zelaian dagoen iturri bat non dagoen zehazten dute. Inguruko erreka, tontorrak eta zelaien izenak.

Transkripzioa

- Sorgiñerreka edo Altunerreka.
- […]
- A! Paiorriko errekia… Paiorriko itturrixa be bai […].
- Ta itturrixa…?
- Itturrixa be bai, badao, Paiorriko zelaixen dao itturrixa.
- Aber, aber, aber…
- Aber, hemeretzi da Sorgiñerreka, Altunerrekia edo Paiorriko errekia.
- Bai. Itturri hori nun dao?
- Iturri hori dao Paiorrittik pixkat bat Altuna aldera, baiña gertuan Paiorrittik, e?
- Errekatxua jaiotzen dan inguruan edo hor?
- Bueno…
- Hau da Paiorri ta hau Altuna, ta errekatxua hemendik doia gutxi gorabehera.
-Klaro, berak itturrixak [emun] haundixa dauka eta, orduan, goittik behera doia errekatxua “al Sorgiñerreka”, berak botatzen daben ura.
- Bai, bai.
- Ta bestia ze zelaittan esan dozu dauela hori?
- Hori… Iturrixa? Paiorriko zelaixen.
- Ta zelai hori zein da?
- Izena ez dakit. Parien baiñe frentian ez dao, e? Hola, pittin bat Gontzarri aldera dao zelai hori.
- Orduan, Paiorrittik, hola, gorutz pixka bat?
- Bai, eskumarutz, […] parian…
- Ta gorutz?
- Bai.
- Hau da Gontzarri eta hau Paiorri.
- Paiorri hori?
- Hau Paiorri eta hau Gontzarri, ta hau Altuna.
- Ba… “por aqui” edo, […] Gontzarri aldera, baiña etxetik gertuen, e! Etxetik gertuen.
- Hor Sorgiñerrekian… bueno, hori ya Mondraue da. Bestekaldetik… Bestekaldetik datozen errekatxuak, horrei izenik emoten dotsazue edo…?
- Mondrau aldetik?
- Ez, mendixan bestekaldetik.
- Ze mendi?
- Epela errekian bestekaldetik.
- Mondratxara aldetik?
- [Ez dakit]. Udalaitz aldetik, Udalaitz baiño ezkerreraotik. Altunatik begira jarritta…
- Mondratxaratik zuk esaten dozu.
- Ez dakit hori izango dan…
- Mondratxaratik goittik behera, ba, bai, bat edo bi-edo errekatxo badare, baiña… Ni idea. Ez, erreka haundirik ez dao, e! Pare bat errekatxo txiki…
- Bueno. Aber tontorrei oin izena jartzen dotseun. Hemen dao bat markauta zerian, Gontzarri goikuan parian. Hau da Gontzarri goikua…
- Bai.
- Hor gottik behera bat, nahiko… laua be ez, baiña…
- Ba, horrek pareko horrek… Ez dakit hori ez da ondiokan Azalketa, porke Azalketa izengo litzake holako bat hortik gorao. Ba, horrek ez dakit ze izen eukiko daben Gontzarri pareko horrek.
- Lasarte baiño gorao dauanak?
- [Badakit] zein dan, baiña izenik [ez dakit horrenik].
- Hango parajiei-edo izenik bai? Emoten? Hor Lasarte gaiñien edo? Han, hola, lautadatxo bat be badao gaiñian.
- Bai, badakit dotoria daona, baiña ez… Hori Lasartekuak [erak akaso…].
- Lasartegaiña edo holakon bat ez?
- Baleike… baiña nik ez dakit horren izenik.
- San Migeldik gora dauan gaiñak harek be ez, ez? Bueno… Altuna inguruko zelaixak-eta izenik-eta bai edo?
- Bai! […] mordo bat. Zelaixak lehelengo?
- Bai, zelaixak edo… bueno, akordatzen zarana zeu.
- Bueno, hor mendixetan Azalketa jarri leike…
- Mendixetan ez! Zelaixak!
- Bai, entzun dot, baiña hor lehen altuak batzen…
- Itxoin. Altunatik… Eske hori beste mapa baten hartu bihar dittuu ta gero hartuko dou.
- A! Ya, ya, ya.
- Altunatik Zuloeta aldera…
- Zuloeta alderuzko zelaixak.
- Zelaixak edo soluak edo inguruak edo basuak edo…
- Bale. Altunatik Zuloeta aldera darenak, zelai bat Esparrulaua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia