Bergara (Gipuzkoa)

Ferratzaile eta errementariak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-216-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ferratzaile eta errementariak, elkarren ondoan. Tiburcio Mujika eta Euxebio Larrañaga.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu perratokixa bazeuala. Eta ermentarixa?
-Errementarixa han onduan, eta perratokixa ba holaxe, alkarren onduan. Bai.Tiburcio Mujika errementarixa eta Eusebio Larrañaga perratzaillia. Horrek bixak. Tiburcio Mujika, harek eitten zittuan karruendako, burdixendako erruberak-eta, burdiñak sartu. Arotzak eitten zittuan eta gero burdiñak ipintzen zotsen han, llantak. Eta laguntzen zotsan perratzailliak lanik ez zeukanian, harek bigarren laguna bihar izeten zaban Tiburzio errementarixak, eta laguntzen zotsan horrek, perratzailliak. Ondo arreglatzen zien alkarrekin. Baiña anekdota bat Tiburziona: seirak puntuan jantzitta egoten zan urtetzeko, seiretan. Pentsaizu, bera nausixa zan, baiña seirak joteko zaiñ, txaketia-ta jantzitta, da! atian holaxe. Dan!, “han seirak” eta atia itxi eta Zapatarikora, tabernara. Tiburziona zan... Haura ikusi tta seirak die, esaten giñuan. (eztago) erlojo biharrik. Harek zaintzen zeban ordua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia