Aita errementari eta ferratzaile
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:02:31
- Erref: ANT-072/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Errementariak, ferratzaileak
Transkripzioa
- Zu ezkondu ziñanian, ortuakin eta danakin jarraittu zeben?
- Bai, hemen? Bai. Puxka baten bai. Ondiok zenbat denpora da ba kendu zoskuela hau? Gutxi.
- Eta zu ze ezkondu ziñan, gizonen etxera edo etxia erosi in zeuein-edo?
- Etxera, etxera, amagana. Goixan bizi zan. Ni behian bizi naiz baiña orduan etxe honek dauzke hiru pisu, eta azkeninguan jarri giñan gu. Ni gizonakin bakarrik jarri nitzan, eta gero etorri giñan amagana.
- Ze lan klase itten euen zure aitta-amak, edo itten beuen behintzet? Aittak ze lan klase eukan?
- Errementarixa zan. “Herrero y herrador”.
- Bixak. Errementarixa eta perratzaillia.
- Bai, hori da.
- Eta nun, hemen bertan euki…?
- Bai, hortxe egoten zan, hortxe dago taillerra eukitzen zeuen. Oin ez dago baiña.
- Eta behixak jasotekua eta ondiok horreik hor dagoz?
- Bai, egongo ziran. Auskalo nun daren harek.
- (Alabia): erakutsiko dotsut gaiñera, bere anae bat, tio Inazio, bere anae bat segi zeban ofizio berdiñakin, eta oin dala hiru urte hil in zan, eta rekordatorixo batzuk dauzkat etarata perratza, perratzeko tokian.
- Orduen usain ederra euko zeuein etxien, ezta?
- Bai.
- Behixak ez ziren gustora egoten perraitten!
- Ez, ez, ez, ez. Bueno, gu hemen bizi gara plazan, eta hementxe bizi gara aspaldien be; baiña errementeri etxia harutzago zeuken e?
- A, bizi hemen eta taillerra beste leku baten?
- Bai, beste toki baten, bai.
- Perratzaillia orduan aitta.
- Bai.
- (Alabia): bere anaia. Antzuolan bukatu zeban azkena beori zan, gero harrezkerio ez dago, eta fragua hori…
- Perratoki honetan itten eben zure aittak be?
- Bai, hementxe, hementxe, hementxe.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!