Erdara ikastera Arabara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-193-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jende asko erdara ikastera Arabara joaten zen. Soldautzako kontuak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:03:19
- Erref: BER-193/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Eta rarua hemen, Lezetako eskolan, euskeraz eitterik laga ez...
- Ez, ba! Erderaz ikesi bihar zan orduan ta. Lehen hemendik Vitorixara-ta faten zian erderaz ikastera. Bai. Lezetako gure tio bat be Vitorixan egon zan. Ta Bergetxekua zera be bai... Hori zurekin etortzen danori zela da?
- Aintzane...
- Aintzane. Haren aittitta Bergetxekua be bai Vitorixan. Ta Gaztandolakua ta hemen etxe mordokuak esaten eben.
- Orduan ze zan, inportantia ez, erderia...?
- Bai, bai, erderia. Iñok [turik] be ez zekixan gero erderaz. Gure aittak hemen gerra denporan, milizianuak-eta etortzen zian, ogixa-edo, eske, gosiak egoten zian ta. Ta "¿cuánto vale?" preguntatzen baotsen harek, ez zeban jakitzen gure aittak zanak ze esaten otsen. Erderaz [turik] be ez.
- Bapez, ez?
- Bapez.
- Orduan, erderia ikastera Arabara juaten zian?
- Bai. Ta Lezetako horren maistriorren anaia San Francisco Javierren egon zan erderaz ikesten. Ez dakit zenbat denpora edo ze eingo eban, baiña... Txarrixak gobernatzen esaten eban berak, baiña hantxe behintzat.
- Eta hori ze izaten zan? Arabara juaten zian lanera edo...?
- Bai, Lan ein ta tripia bete... [...]. Ta bertan kastillanuak eta, ba, erderaz ikasi.
- Mutillak. Eta neskarik juaten zan?
- Neskarik ez naiz ni akordatzen hola erderaz ikasten egondakorik.
- Neskak-eta bai urtetzen zian iñude edo, ez?
- Ba, iñude be... Hemen basarrikorik ez iñude be. Ez.
- Orduan, Arabara mutillak bakarrik.
- Bai, Arabara mutillak [banakak] faten zian erderaz ikastera.
- Eta hori ze izaten zan... Gero, gaiñera, soldautzan be, ba, pixkat...
- Soldautzan hor egon giñan Araban gu be, baiña... ze ikasi, ba, guk?
- Hobeto manejatzeko soldautzan, ez? Bestela gogorra izan bihar zan erderaz jakin ez eta...
- Bai. Baiña bertan euazen kapitanak-eta euren asistentia edo matxakantia euskalduna nahi izaten eben, e!
- A, bai?
- Bai.
- Ta zelan, ba?
- Ez dakit, ba, nik. Horixe zegaittik zan ez dakit nik, baiña ikusi eitten zian euskaldunak eukitzen zittuela. Ta nere aurretik be [esku] egon zana asistente, harek be esan ei otsan [eskuari] beste euskaldun formal samar bat billatzeko beran lekurako lizenziatzen zanerako. Ta harek ni laga ninduan. Ta gero nik laga neban Pedron kuñatua, Petran anai bat: Ramon. Hil zan haura aintxiña. Bai. Harek, Ramonek, ekazen oin hirurogeta hamabost urte, bizi izan balitza.
- Eta zegaittik, ba? Euskaldunak jente fiña zalako edo...?
- Ez dakit, ba, nik! Hola, zeoze hola izango zan, behintzat euskalduna nahi izaten eben. Bai. Han koronelan txoferra-ta be euskaldunak zian. Ixa gehixen euan holakua euskalduna; asistentiak eta matxakantiak gehixenak euskaldunak.
- Matxakantia zeri esaten detsazu?
- Matxakantia, ha izaten zan sargentuena. Bai. Sargentuena ta brigadena. Ta gero, ofizialenari asistentia esaten jakon.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!