Bergara (Gipuzkoa)

Zigorra euskaraz egitearren

Zigorra euskaraz egitearren <p>Lezetako eskolan zigorra euskaraz egiten zuenari. Zigorraren inguruko kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-193-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lezetako eskolan zigorra euskaraz egiten zuenari. Zigorraren inguruko kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu hemen, Lezetako eskolan, erderia ikastia nahi edo...
- Bai.
- ... maistriak, behintzat, halan eitten zetsuen. Anillua ta, oseake, kastiguak be ezautu zenduezen...
- Bai, ba, kastigua izaten zan anillua. Bestiak burla eitten eben gero "Anillua hik dakak" eta.
- Orduan, euskeraz eitten zebanari anillua [emoten] zetsen...
- Aillua, bai.
- Eta ze izaten zan hori, aste barruan anillua eruan bihar edo...?
- Beste batek euskeraz ein arte. Besten batek euskeraz eitten baeban, hari anillua. Ta hola izaten zan, trukatzen anilluori.
- Eta gero, esan dozu, zapatuan edo...
- Zapatuan geratzen jakonak astelehenerarte erabili bihar izaten eban. Astelehenian beste batek euskeraz eitten ebanian, hari.
- Eta anillua zelakua zan? Haundixa edo ze...?
- Hauxe, andrak eruaten daben tiporakua, haunditxuaua. Baiña auskalo ha izango zan [kataren] baten [...] bat edo izango zan haura. Baiña haxe. Atzamarrian edo poltsikuan haxe eruan bihar.
- Eta iñok nahi ez, klaro.
- Iñok nahi ez haura eruatia. Ta erderaz iñok jakin ez! Hortxe euan jokuori.
- Eta ze izaten zan, gaiñera, burlak...
- Burla? Bai. Eskasauari burla beti.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia