Garoa igitaiarekin mozten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Ubera
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko urriaren 04a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: BER-174/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta, orduan, esaten dozu, garua inportantia. Hori, ez?…
- Bai, bai, garua zan inportantia!
- Ongarrixa ta…
- Garua ez eukanak eta dirua eukanak garo-sail ona nun dauen jakitzen bazeben, erosi eitten eban, e! Urrin bada be bai, e! Ez jako ardura hemendik ixa [Ibarrondora] juanda be.
- Orduan garo-sillak ez zian izaten hemen noberanak normalian, edo bai?
- Bai, hamen…
- Baiña erosi be eitten zian…?
- Bai, baiña batek saltzeko ipini leike garo-sail bat, ezta?, dirua falta edo. Ta harek terrenuak dirua [eukitten eban]. Bai.
- Eta ze ordaintzen zan? Asko?
- E?
- Asko ordaintzen zan ala…?
- Bai, bai, orduko denporarako asko ordaintzen zan. Nik [ezin neike esan zenbat zer], baiña orduko denporarako garo-sailla zan gauza estimau bat. Segiakin ebai, ta gero burdixa kargatzeko lekuak be onak euki deixela. Lau samarra bazan ta… Garo-sailla ona, jeneralmente, paraje lauan egoten zan, mendi-gaiñetan, hor. Ekin Gallastegi Torretik hortik Elgetara bittarteko hori gaiñori be oso ona zan garua eitten.
- Eta esan dozu lehen igitaixakin …
- E?
- Igitaixakin mozten zebela…
- Bai, igitaixakin.
- Zegaittik igitaixakin ta ez segiakin?
- E? Segiakin hasi zian, ba, segia etorri zanian, ta segan jentiak ikasi ebanian. Gure aittajaunak-eta segaik ez eban hartuko sekula be! Ta aittak bai. Ta guk igetaixa gutxi, garixa ebateko bakarrik. Garua, nik ezdot ebai garoik igetaixakin. Txarra parajia egonda be, ta batzeko nekeza egonda be beti segiakin. Eske igetaixakin ebaten dana… Zuk eitten dozu holan “rak” hartu ta “ra-ra”, aspel bat eitten da, ta ha lagatzen dozu “danba!” zuzen-zuzen: kertenak alde batera, bestia bestera. Ta zuzen-zuzen, e! Gero beste [bat be botatzeko], hiru igual alkarren gaiñian. Ta harek, paraje txarra bazan, ba, burdixa kargatzeko lekura eruan ein bihar izeten zian. Karga bat ein ta… Segiakin ebaittakua, berriro, paraje ona, “raka-raka” batzen ta goittik behera bueltaka-bueltaka-bueltaka bide ondoraiño. Bai.
- Bai, hor egongo dia, ezta…
- Ikasi ein bihar dia horrek. Ta oin, ba, iñok be ez daki horrek. Ta igetaixa zer dan be ez daki. Etxe askotan igetairik be ez da egongo. Igetaixa badakizu ze dan, ezta?
- Bai, baiña ondiokan egongo da, ez?
- Bai, neuk be bi daukat hola formalak; bat erosi ein neban, [gaiñera], ointxe puntuan eukitzearren.
- Erabili, biharbada, asko ez…
- Bai, erabili be zeoze…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!