Bergara (Gipuzkoa)

Argentinara lanera

Argentinara lanera Aita 16 urterekin Argentinara joan zen lan egitera. Enpresa bateko kontabilitatea eraman zuen bertan. 7-8 urte inguru egin zituen kanpoan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-160-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita 16 urterekin Argentinara joan zen lan egitera. Enpresa bateko kontabilitatea eraman zuen bertan. 7-8 urte inguru egin zituen kanpoan.

Transkripzioa

- Horrek zien gure lehengo jatorrizkuak. Ta gero gu ba oin geu jatorrizkuak honek danondako.
- Argentinatik bueltan esaten dozunian?
- Aitta etorri zan. Aitta Argentinan egon zan. Baiña joan zan, berak esaten zebanez, hamasei urtekin hartu maletatxo bat eta jun zan Argentinara. Argentinan ein zittuan ba sei bat, zazpi bat urte, zortzi edo eingo zittuan. Ordurako haura zan ba hola kontabilidadia-ta eruaten hasi zan hango Argentinako enpresa, almazen haundin batian, almazen bat. Eta gero ba berak harrapatzen zittuan txanpon guztiak han terrenuak erosten zittuan, eta hona etorri zanian ba gure ama ezautu eta ezkondu zien eta segiduan ba umiak eta umiak eta umiak. Orduan ez zeon beste zerik. Eta beti, seguru e, horrek "tìtulos de propiedad", eta honekin zera, berriz hara joan ta saldu edo zeoze eitteko-ta. Gerra ostian akordau zienerako haura dana konstruiduta zeon. Buenos Airesko han salidan ei zeren horrek terreno horrek, haura dana konstruiduta. Klaro, hari espropiaziñua eingo zotsen-ta. "Aquí no aparece dueño? Mío", zerak, aiuntamentuak. Se acabó. Han geratu zien harek.
- Eta hamasei-hamazazpi urtekin joan zan?
- Bera bakarrik. Hogeta hiru egun barkuan.
- Ze urte ingurutan?
- Ba haura juango zan ba, klaro, kontua etaraizu, haura jaio zan mil ochocientos noventa y nueve, uste dot jaio zala. Gure aitta ta ama. Harek joan dan siglokuak zien. Bai. Mil ochocientos noventa y nueve eta bestia dos mil. Ba hortxe. (...).
- Gerra Europeia amaitu eta hor.
- Gerra ba akabau barik ondio; hemezortzixan akabau zan haura, gerria.
- Hamazazpi urtekin joan bazan bai.
- Hamazazpi... Bai, akabau barik joango zan haura. Hogeta hiru egun, seguru, barkuan be. Orduan, klaro, eskiatzera gu oiñez joaten giñan moduan, orduan barkuan be inddarrik edo ezpazeon "a remo"-edo juango zien-ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia