Bergara (Gipuzkoa)

Bittor Sarasketa eskopetagina

Bittor Sarasketa eskopetagina Emaztearen aitajauna, Román Ibarra, ehiztari amorratua. Bittor Sarasketa zaharrarekin eta Alfonso XIII rekin joaten zen ehizara. Eibarko eskopetagin onenak Sarasketatarrak. Eskopetagintzaren beherakada. Ehizaren izatea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-160-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emaztearen aitajauna, Román Ibarra, ehiztari amorratua. Bittor Sarasketa zaharrarekin eta Alfonso XIII rekin joaten zen ehizara. Eibarko eskopetagin onenak Sarasketatarrak. Eskopetagintzaren beherakada. Ehizaren izatea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero ba halaxe, halaxe hasi zan gure zeroi, gure jatorrixoi. Honek, berriz, honen aittajuna, nere andrian aittajuna, bat zan egurrezko tornerua, egurretan tornero eitten zebana. Guk txikilleroiak eta orduan-ta, kalderoiak eitten-ta aittajuna, harek aittajunak eitten egurrezko zerak eta. Bai, egurrezko zerak eitten zittuen, honek porrejenplo sillendako-ta, sillak honek daukan hau torneuau, honek danak eitten jittuen.
-Balustrak ez die honek?
-Balaustradas. (...) Honek danak egurrezkuak eitten zittuen honek. Eta zan ehiztari amorratua gaiñera. Harek ehizagaittik baitta lana be laga, ehiza bazegon haura aide. Eta horrek juten zien ehizara Bittor Sarasketa zarra, fundadoria, e, ez beste tiradoria, ez. Tiradoria, Bitor, zan nere laguna. Haren aitta. Bittor, Eibarko Bittor Sarasketa zarra. Honen, nere andrian aittajuna Roman Ibarra, eta Alfonso Trece, hirurak kazan eitten zeben. Eta honek joaten zien hara eta han landuan-ta joaten zien honek erregiakin. Honek tiradoriak onak izan eta haura ba harek hemengo eskopetakin-ta; horrek hirurak joaten zien. Behin eta bi aldiz baiño gehixotan, e.
-Alfonso Trece zelan ba?
-Ba eskopetia gustatzen jakolako. Eta orduan eskopetak eta klaro ba, fabrikantia be Sarasketa fabrikantia ta. Lelengo eskopetak Eibarren-ta. Onenentxuenak orduan gaiñera Sarasketarrak zien. Gero harrezkero Eibarren be gauza asko ein dia, bueno. AIAk lelengoko superpuestua ein zebanian, "Aia Coral", bata normala eta bestia de lujo. Hor dauzkat nik, horrek be badauzkat nik.
-Erakutsi bihar dostazuz.
-Horrek ein zienian bai, baiña ordura arte jeneralmente superpuestak zien, Aia-i edo Agirre y Aranzabali fama gehixen emon zotsena. Baiña orduan zenbat..., paralelia zan hemen, paralelak, eta hori, berriz, Sarasketan moduko famaik iñok be ez dau euki. Hobiak izango zien batzuk, edo eskastxuauak, baiña famia Sarasketan modukoik mundialmente iñok be ez dau euki.
-Izen ona beti.
-Izena, izena, Vitor Sarasqueta izena eskopetiak ipini ezkero haura zan garantia de buena escopeta. Oin dare beste batzuk, gauzak beste modu batera ein be eitten die, mekanizau be gehixao eitten da. Lehen eskuz eiten zana oin mekanizauta ta. Oin dare, porejenplo beste Arrieta Elgoibarren, nere laguna da, neure soldau-laguna gaiñera. Bai, alkarrekin itten dou urtero bazkai ba. Da horrek be eskopetak eitten, oso eskopeta fiña, ta oso karua, oso karua. Baiña ez dakigu ba ze izan leiken, ya eskopetak be puxkat bajau dia, zegatik honek batian italiar automatika, hurrengo semiautomatika ta. Ehiztarixak be puxkat bere izatia zaindu ein biharrian errebentau ein dau, zegatik lehen bi tiroko eskopetia zan el no va más. Lehenengo tiro bakarra. Tiro bakarrak be badauzkat nik, e. Eta ni tiro bakarrakin be ehizara juten naiz. Baiña bi tirokuak zien, joño!, haura zan "paralela", bueno! Gero superpuesta. Gero hasi zien honek automaticas, bost tirokuok, eta mundu guztia bost tirokua. Eskupeta puxkat arintxuaua be bada ibiltzeko orduak berakin mendixan, baiña horretaz aparte tiro gehixao. Hiru tirokin autorizauta dare-ta. Pan-pan-pan! Eta bestiak bi tiro die, pun-pun! Eta ez dakit nik zegatik, baiña ehiztarixak hamarretik, gaur, zazpi bat bai behintzat, danak automatikuakin juten dia. Eta neri hori etxat ikusteik be gustatzen. Badaukat nik bat, baiña hor dao behian kastigauta, azpi-azpixan, azpi-azpixan. Horrekin astakeri bat ein nebalako, behin eper bandada bat erten, bost tiro autorizauta zerenian, eta pan-pin-pan-pan-pan, bost tiro eta bost eper bota nittuan. Eta hau ez dok kazan eittia, hau dok "matar". Hori ez dok kazan eittia. Ta eskopeta hori ez da..., beste eskopeta eskuz einddako eskopetia, hori da eskopetia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia