Bergara (Gipuzkoa)

Jatorria

Jatorria Biografia zehatza. Amaren gurasoak, Joxe Laspiur eta Zezili Elkoro; aitaren gurasoak, Juan Linazisoro eta Juana Areta (Zumaiakoak). Aita izatez Zumaiakoa zen. Argentinatik itzuli eta emaztea ezagutu zuen Bergaran; bertan geratu zen bizi izaten. Bergarako abertzale zaharrenetakoa. Abertzaleak; sozialistak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Biografia zehatza. Amaren gurasoak, Joxe Laspiur eta Zezili Elkoro; aitaren gurasoak, Juan Linazisoro eta Juana Areta (Zumaiakoak). Aita izatez Zumaiakoa zen. Argentinatik itzuli eta emaztea ezagutu zuen Bergaran; bertan geratu zen bizi izaten. Bergarako abertzale zaharrenetakoa. Abertzaleak; sozialistak.

Transkripzioa

- Familixao kontuak zure biografia zentratzeko. Aitta ta aman izenak.
- Gure aitta ta ama bakarrik ez, aitta-amagandik hasiko naiz, errezaua, hola arbolia puskatxo bat luzetxuo joateko.
- Oso ondo, bota.
- Bergarako aman aldeko aiton-amonak zien Joxe Lazpiur eta Xixili Elkoro. Eta aittan aldeko aiton-amonak zien Juan Linazisoro eta bere emaztia Juana Areta. Osea, JoanYJoana esaten zotsen Zumaixan, zumaixarrak. Eta gure aitta zan zumaixarra. Eta haura etorri zan hona, ezautu zeban gure ama itxuria Argentinatik bueltan da harrezkero Bergaran. Ta hasi zan hemen-ta bere zerekin, bere gauzakin, lehengo abertzale zarretakua. Bai, hemen Bergaran behintzet abertzale zaharrenetakuak. Lehenengo ein zien abertzale zarrenetakuak. Abertzaliak nik esaten jat "nacionalistas", zegatik abertzalia izan leike aberrixa gustatzen jakon dana; bai sozialistak eta bai beste danak. Zegatik Eibarren be sozialistak asko izan arren abertzaliak die horrek. Horrek die... Bestela esaiezu harei, kenduiezu harei Arrate. Oin, joango balie zerera, Villamayor de los Montesera bai, baiña Eibarren ez, e. Eibarreko sozialismua diferentia da. Nik lagun asko dauzkat sozialistak, nahiz eta geu izan danok jatorriz eta bizi guztian abertzaliak. Oin, lehenguak e; oinguekin, bo!, ez daukat gehixegi fixatzeik. Iñokin be, politikamente. Iñokin bez, iñokin bez. Hemen bat zeon, geurian lanian ibilittako bat, Iraburuko Joxe. Iraburu da Iruburu, eta beste batzuk Iriburu. Neretako izango zan orduan Iriburu. Zegatik herrixan gaiñian zeona, zegatik hortxe elizian gaiñian daon basarri bat da hori, eta haura izengo zan hiriburua. Zegatik orduan herrixa txikixa zan ba. Eta haura izango zan hiriburua. Eta horko basarriko batek esaten zeban, erderaz gutxi eitten zeban-eta: "Yo haser lo mío, estar conforme", "Yo haser lo mío, estar conforme". Mientras no te metas con nadie, iñokin sartu barik eta, "Yo haser lo mío, estar conforme".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia