Baserrira ura eramateko lanak nolakoak izan ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-152-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ura ekartzeko arazoak. Lanaren inguruko pertzeptzioa. Putzura, hasieran teilatuko ura jausten zen. Iturria, guztien adostasunarekin lau baserrien artean banatu zuten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: BER-152/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- Lixibia eitteko ura urrindik ekarri bihar izaten zan?
- Bai, bai. Lixibia eitteko ura, ba, gero ein zan deposittua. Bueno, gure aittak eta aittajunak ein zeben, etxia erosi zebenian, ba, lehelengo lana deposittua ein ura eukitzeko. Gero, horra taillatuak hartu danei. Hodixak ipiñi. Gero hodixak. Aurretik gaztaiña-adarrakin einddakuak, baiña gero fontaneruak. Ba, hori eingo zeben ni jaio nintzan inguruan, mil novecientos veinte. Bai, etxia erosi, mil novecientos docian erosittakua da hau, eta handik urte gutxira ein zeben, lehelengo lana deposittua eittia. Eskuz haura zuluaura ein...! Orduan eitten zan lana, e! Nik [esan be...]: "Zenbat denporan ein ziñuen haura?" ta "Denporiai ez jakok beitzen! Ein! Gaur ta bihar ta etzi. Ta aurten akabatzen ez badou, hurrengo urtian". Ta ein! Halaxe da. Jo...!
- Eskuz ala zeoze-zeoze erabiliko zeben?
- Eskuz eskuz! Pikatxoia, barreñua, palankia... Harrixa zeuan, gaiñera, hor asko, ta... Tiron batzuk eingo zittuen ta... Baiña zelako zulua! Oin, klaro, oin ekarri eskabadoria ta eingo leuke, ba, "en un santiamén" esateko, baiña "ochenta metros cúbicos"-eko deposittua [dauke hor]. Bai, larogei milla litro. Ta gero ez zan betetzen!
- Eta nundik etortzen da bertara ura?
- Taillatua. Lehelengo hartara ein zan. Taillatuak. Itturririk ez geunkan ta.
- Hori da. Baiña horra depositto hortara be...
- Taillatuetako ura. Bai. Nibelian justu-justuan bajutxua ein, ta gero handik sukalderaiñok, honaxe allegatzen zan ura. Presiñorik barik, gutxikin, baiña horraiño. Ta gero, ba, gerria pasau ta gero, neu etorri etxera ta gero, hartu giñuan haura itturrixa. Ein giñuan --auzoko laurena zan itturrixa--, ein giñuan partidu. Itturri hori danon akorduan partidu giñuan: hiru parte laga han, ta parte bat guk tuberixan ekarri. Zela geunkan deposittua haundixa, ba, gero bete eitten zan. Ura [gero] ondo. Oin herrixak ein dau han goiko gure zelaixan guenian. Dauka... Eta bonba automatiko jasotzen [...] eta gauza danak urakin. Oin ura ba... Bueno, [kontadoriakin], ezta? Baiña nahikua. Kalian bezela ura.
- Eta itturrixak izenik bazekan?
- Bai, Askatzuko itturrixa.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!