Hondarribia (Gipuzkoa)

Urik ez eta argindarra eskasa

Urik ez eta argindarra eskasa <p>Gorputza garbitzeko, ura iturritik etxera eramaten zuten, eta berotu, neguan. Komuna nolakoa zen. Argindarra: sukaldean argia piztuz gero, salan argirik ez, indarrik ez. Kontagailua eta kobratzailea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gorputza garbitzeko, ura iturritik etxera eramaten zuten, eta berotu, neguan. Komuna nolakoa zen. Argindarra: sukaldean argia piztuz gero, salan argirik ez, indarrik ez. Kontagailua eta kobratzailea.

Transkripzioa

-Ta zuk, garbitzeko-ta ze iten zenuten, ura etxera ekarri?
-Bai. Ta itxian pixkat garbittu.
-Ta berotu iten zenuten ura?
-Bai. Udan ez. Biñon neguan bai. Kaxo baten jarri ura, eta han pixkat komunera juaten giñen, komunik ez zigun, ez zigun zerarikan ere, bonbik ere ez zigun!
-Ez, e?
-Kondizio honetan ez zen bonbik eta deus ere. Ixkin hortan zigun komuna, ta deus ere!
-Ta zikiña nora faten zen?
-Zer?
-Horko zikiña, nora?
-Botatzen zigun, hor gero bazen zera haundi bat, [xarra], ta hortik joaten zen ura eta zikiña, gure gorputzeko zikiña denak-eta. Gero, itxeko bajerak-eta itteko ere ura beti pixkat berotu. Uan igual grasa pixkatekin o nola izaten den, o illaskua jaten bazigun urtian behin edo horrela ta, ura pixkat berotu ta horrela. Ura, oso ur gutxi. Gu kanpora juaten giñen ur eske, esan dizut ba, gero ya jarri zuten; uan! Gehiegi ura! Pixkat ireki orduko ura ballaran etortzen zugun!
-Eta argiya?
-Bakizu? Esango dizut. Argiya, guk zugun pasillo hau dena, pasilluan erditik juaten ziren gotti, gure goiko jendia, bigarren bizitzako hura. Ta guk sukaldia zugun haundiya. Honañoko zugun sukaldia. Honaiñoko. Hau dena. Ta hemen kumuna. Ta sukaldian [argiya piztua]; sukaldian argi piztua, ez? Ta salan zigun haundi bat, beste sala haundi bat. Salara juaten bagiñen zerbaitera, han argiya piztutzen bazigun, sukaldian ez zigun argirikan.
-Ez?
-Ez, ez, ez. Horrela bizituketu gera gu.
-Bonbilla bakarrantzat.
-Bonbilla han bat, ta gero zera itteko guri, ez zigun indarrik ere ez, ta hura piztutzen bazigun, sukaldian argirik ez, ta hemen piztua bazigun, salan ez zugun argirikan.
-Baiña argiya beti ezautu dezu etxian…
-A, bai, bai, bai. Beti. Beti.
-Ta kontadoria izaten zen?
-Bai.
-Etortzen ziren begiratzera?
-Bai, etortzen zien, bai.
-Batzuk tranpak ere bai, ezta?
-Ez zera. Oi! Askok egitten zuten. Guk ez zakiguten iten ta! Gizon bat etortzen zen, txoill salau zen ta “Segunda Iriazabal!” ta “hara! Uan’e argitakua hor duzu, ama. [Fan nahi ez baduzu…]”. Orduan kobratzera etotzen zien. Beidatu ta kobratu ere itten zuten. Ta ez zigunian, gure amak esaten zion: “heldu den hilliakin pagatuko diet”, ta “Bueno… heldu den hillabetian etorko nan”. Horrelako kontuak.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia