Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Karburo bila Elorriora alokatutako bizikletaz

Karburo bila Elorriora alokatutako bizikletaz <p>Argindarra orain dela 55 urte sartu zen. Lehenago, karburoarekin ibiltzen ziren. Bizikletaz ibiltzen ikasteko, Santa Agedan bizikleta alokatzen zuen eta Elorriora joaten zen karburo bila, Kanpazarretik zehar Aretxabaletara arte. Bizikletaz ibiltzen nola ikasi zuen kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Argindarra orain dela 55 urte sartu zen. Lehenago, karburoarekin ibiltzen ziren. Bizikletaz ibiltzen ikasteko, Santa Agedan bizikleta alokatzen zuen eta Elorriora joaten zen karburo bila, Kanpazarretik zehar Aretxabaletara arte. Bizikletaz ibiltzen nola ikasi zuen kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Umetan basarrixan ura eta argixa bazekazuen?
-Ez, argirik ez. Argixe esan detsut ba, oin berrogeta hamabost urte edo; oin berrogeta hamabost urte sartu zan argixe etxera. Zerakin, karburuakin. Karburue bakitzu zer dan?
-Bai, entzunda dakat.
-Kandille barik karburua. Eta zerien, bizikletan ikesi neuen hor zerien hartu eta alkilatzen geuen Santa Ageran eta zeera, fan nintzen Elorrixora karburotan. Karburue Elorrixon eta ha zeeko aldatza pasau, hori zereko hori, Kanpazarko aldapia gora ta behera pasau eta...
-Bizikletan, e?
-Bai, bixetan gora ta behera, ta zeera, Atxabaletara. Eta hartu karburua ta Etxezurire. Handik hiru ordu lauren edo daoz gure baserrira. Ta orduen lokatzie edarra. Eta bizikletan ikesteko orma ezkiña bat jo neuen eta orduentxe ikesi. (Barreak).
-Ibilixan ikasi zenduen, ezta?
-Bai, ibilixen. Zerien, lapurretan. Lapurretan lantzien behin, josten zerien nebillela, josten edo zerien nebillela hartu te, zerien Santa Agedan hartu bizikletoi te ibilli zer bat eiñ eta ikesi; eta orma ezkiñie jo nauen batzuetan eta hurrengo be atzera fan eta ikesi. Eta bueno.
-Alkilau eitten zenduen bizikletia?
-Honbre!, ez euen bestela, alkilau! Alkilau zerien, Santa Agedan eta Elorrixora karburutan eta zeetan. Haik aldapak gora ta behera pasau in biha daue, e!
-Ggorra zu.
-Bai, orduen. Oin belaunok eskasak bajaukanat be, orduan, e.
-Aldapa dezentia dao.
-Orduan argixa..., lelengo karburuakin-eta ibiltzen zinaten?
-Bai, karburuakin-eta. Petrolioik ez dogu, karburua gehixen erabiltzen gauen. Eta kandelie barik karburua gehixen. Argixa orduentxe, ointxe berrogeta hamabost urte.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia