Bergara (Gipuzkoa)

Baserriaren egitura mende hasieran

Baserriaren egitura mende hasieran <p>Komuna. Aurretik zalditegira joango zirela uste du. Aitak, komuna egin zuen. Hasieran satsetara jausten zen zikina. Gero ura ekarri zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-152-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Komuna. Aurretik zalditegira joango zirela uste du. Aitak, komuna egin zuen. Hasieran satsetara jausten zen zikina. Gero ura ekarri zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, ba, komunik be ez zan. Komuna be neuk --ez da zera, baiña-- neure denporan, lau aldiz aldatu dala uste dot, ta lehelengua gure aittak ein zabala kumuna. Aurretik, ba, zaltaira edo jungo zien nezesidadia zanian. Ta ondio Castillan hori, ondio be...
- Bai, toki askotan ondiokan...
- Ondio be, e! Eta zaltaira. Ta gero, ba, kumuna goixan. Zela habitaziñuak goixan zeren, ein zeban komuna, ba, oholakin, hola, tabliakin. Ba! Zer txiki bat. Beste tabla bat, erdixan zulo bat ein, eta [...gero behetik] zera, satsa, behian. Ta behian zeuan zaltaixa. Ganauen satsa-ta [hara atzera] eraitten jakuen, ta hantxe. Ta gero, ba, noizbaitten pentsau genduan, ba, urakin ipintzia zerori. Joe... Haura zan ona! Urakin kumuna. Ta ez zan beste gauzarik, usautakuan, txorrua albuan, ta baldiakin ura bota. Bai. Ez zeukan urak nibelik bonbara jasotzeko, ta gero ein giñuan ura ekarri ta gorauen ipini ura, desnibela euki deixen. Ta gero, orduan, atzera aldatu giñuan, ta berrixaua ein, eta bonbiakin tiratu garbittu dein. Hiru.
- Oseake, zeure akorduan ya hiru bat, lau bat...
- Bai, nere akorduan einddakuak horrek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia