Bergara (Gipuzkoa)

Monagilo Santa Marinako elizan

Monagilo Santa Marinako elizan <p>Abadeari meza gertatzen laguntzen zion. Abadeak Santa Marinan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-143-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadeari meza gertatzen laguntzen zion. Abadeak Santa Marinan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelan hasi ziñan? Lehengunian komentatzen zestazun monagillo jardundakua ziñala zu. Zelan izan zan hasieria edo zelan okurridu jatzun sartzia?
- Ez… Abadiak laguna bihar izeten zeben mezia emoteko ta mezia laguntzeko ta abadiak. Ta monagilluak, mutiko batzuk, ba, [elia] zeoze eman ta jarri… Mezia emoten, lehen mezia emoten zan, baiña monagillua be jantzitta ta abadiei […] jantzi ta liburua alde batetik bestera pasau ta binakerara ardaua bota ta… Ez zan oin bezela hola jarritta. Ez, lehen, e… lehen mezia emotia zan… Introitua ikasi, latiñez introito danak ikasi “introductio, mea culpa…” ikasi ta…
- Eta, orduan, […] Santa Marinako abadian laguntzaillia, ez? Osea, Santa Mariñan guzti hori? Monagillo…
- Gu Santa Mariñan; hamen, San Pedron.
- Eta orduan zein zan abadia Santa Mariñan?
- Abadia?
- Bai.
- Don Inazio. Maisua, maisua don Inazio zan, don Inazio Aldanondo. Gero don Pedro, don Nemesio… Ta bestia zein zan? Don […], don Nemesio… A! Don Tomas [Ziarreta] [laugarrena]. Lau abade, Santa Mariñan lau abade [erezen]. A! Don Iñigo! Don Iñigo bestia! Don Iñigo. Maisua…
- Ta zu zeiñekin hasi ziñan? Zeiñekin? Laurekin ala…?
- Laurekin.
- Laurekin…
- Lau abade zeren, lau abade.
- Eta laureri lagundu bihar…
- E? Bi monagillo genden eta lau abade. Bakutzak biri lagundu bihar [jakon] egunian. Ta mezak egoten zian goizian seiretakua ta zazpiretan; ta zortziretan ta bederatzittan. Abade batek emoten zeban seiretan ta zazpiretan ta bestiak zortziretan ta bederatzittan. Ta mutiko batek be aste baten seiretan ta zazpiretan ta hurrenguan zortziretan ta bederatzittan. Hurrengo astian bestekaldera. Ta, gero, eskolara, ba, hoixe, lehenengo errekreuan juan bihar, lehenengo berandukuan […]. Baiña seiretako mezia [laguntzen]. Domeketan egoten zan hamarretan meza nausixa; beste mezaik ez zan egoten. Atsaldetan ez zan egoten mezaik, meza atsaldekua gero ipinittakua da. Baiña seiretan mezia laguntzera, e! Badakizu ze […] seiretan? Zuek erretiratzen zaren orduan mezia laguntzera. Ta hiru lagun, hiru lagun, sakristaua ta beste hiru, sakristauan anaiak, hiru anai, mezia entzuten. Ta beste [mutilzahar bat], hiru, hiru edo lau. Baiña pekaturik ez daukanak bihar dabela mezia laguntzia. Harek mezetan hiru-lau lagun haundixak, ni baiño hamabost-hogei urte zaharrauak ta harek… harek ez monagilluak. Bederatzi-hamar urteko monagilluak mezia lagundu bihar.
- Eta, orduan, zelan… Bergaran jente asko ibiltzen zan hor… elizara juaten zan? Erlijiñua zelan bizi zan?
- Ba! Oin baiño gehixao askoatik, baiña —proportziñuan, ezta?— baiña… Hilian, hilian duro bat edo emoten zeben ta haretxekin. Ezebez.. Gero, bataion bat bazeon edo, bataion bat bazeon edo ezkontzan bat bazeon edo propiña bat edo beste egoten zan, baiña…
- Eta zenbat urtekin hasi ziñan monagillo?
- Beatzi urtekin.
- Bederatzi urtekin. Osea, justo komunixua eitteko…
- Bai. Ta gero hamalau urtera arte, lanera sartzeko ordura arte. Bost urte [ixa], bost urte.
- Eta, esan dozu, erroparen bat eruaten zenduen espeziala zuek?
- Ez, ez. Bueno, bai…
- Mezia emoteko bai…?
- Ze esaten jako horri…? Oin be jazten dabe, ba, zeoze eitteko, holako zer bat goittik behera sartuta…? Jantzitta mezia beti; jantzitta abadia [be] ta [mutikuak] jantzitta beti. Baiña mezia… Altaran mahaixan alde batetik bestera liburua pasau, beste bat, binajerara bota, bajatu… belaunikotzen [zaran] guztian kapia jaso, txiliña jo…
- Eta biharra ze izaten zan elizan bakarrik? Zeuen biharra elizan bakarrik ala gero elizatik kanpora be zeoze ein bihar izaten zenduen?
- Bai, ba! [Esto], bihar bazan elizakua […] txiliña jo ta elizakuakin edo… beste nunbaitten edo…
- Elizakuak emotera juaten ziñan abadiakin batera?
- Abadiakin batera.
- Eta hori…
- Etxetara be bai ta… Oin ez da juaten, disparatia [brutala].
- Eta zelan izaten zan hori? Abadia juaten zan zeure aurretik ala zu abadian aurretik?
- Abadian aurretik norbera.
- Zu?
- Txiliña [juaz] “trin” ta. [… bidian belaunikotzen zan. Harrixakin, harrixan zerian, hankia belaunikatu], e! Zuk, badakizu? Ondio urte asko ez dala […]. Gero jendia […].
- Ta txiliña jotzen bakarrik, errezuren bat eitten edo…?
- Ez, [elian] jo “trin-trin-trin”, handik gerotxuaora “trin-trin-trin”, ba, bagoiezela esaten.
- Eta hori hildakuangana? Eizakuak emotera…
- Gaizki daonan etxera juatia.
- Gaizki daonan etxera.
- Zabalenera akordatzen jata, Karmenen aiztianera ta… Andria arnasarik hartu ezinda ohian ta elizakuakin hola, jo-ta kuarto guztia jo-ta beteta jentez, [zeoze] ikustera juanda. Lehen arnasarik hartu ezinik ta gero jauna emotera hari, azkenengo zera ta… Disparatiak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia