Eibar (Gipuzkoa)

Arrateko goizeko meza 9etan

Arrateko goizeko meza 9etan <p>Goizeko lehenengo meza goizeko 9etan izaten zen, jenderik egon ez arren. Meza aurretik oiloak gobernatzen zituen Maritxuk. Meza latinez izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-044-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Goizeko lehenengo meza goizeko 9etan izaten zen, jenderik egon ez arren. Meza aurretik oiloak gobernatzen zituen Maritxuk. Meza latinez izaten zen.

Transkripzioa

-Lehen kontau destazu, mezak eta, zelakuak izaten ziran mezak? Baiña lehen, e?
-Aaa ni han neuanian, ba, bueno, egunerokua, ba, hori, bederatzietan. Badakizu, baten bat igual basarrikon bat etortzen bazan. Porke basarrixetan, osea, beti egoten zan batenbat hil dala edo… mezia enkargatzen zabana ta, bueno, ba, batenbat etorri bihar bazaban edo ez bazaban, behintzat bederatzietan ordua zan ta emoten zaban beatzitan.
-Eta egunero egoten zan jendia?
-Ez, bixok bakarrik askotan. Bueno…! Bai, ta egualdi txarrakin…
-Orduan jendia egon ez egon…
-Jendia egon ez egon, mezia. Bai, bai, mezia. Ni, ba, beti ez nitzan juaten, baiña igual meza aurretik, ba, klaro, gure jauna be hartu bihar ta —hori sagraua izaten zan— armosauta ezin hartu ta lehenengo ortura bueltatxo bat… ez, oillueri emon jaten, ta horrek. Ba, ortuan pixkat, eta bueno, bederatzietako elizara. Elizakua ein ta gero armosau ta etxia jaso ta bazkarixa ta bueno… “sin terminar”.
-Eta mezia latiñez?
-Bai, latiñez. Latiñez. Ta kontestatzen gendun zeozelan. Nik banakixen dana, lo ke pasa es ke oin denboriakin ahaiztu eitten da, baiña..
-Orduan, gaiñera, kurutzera begira eitten zan, ez? Bizkarra emonda.
-Bai, bizkarra emonda, altarera begira. Bai. Lehen, badakizu, behian zeuan altaria. Bueno, ta goixan beste bat. Akordatzen zara goixan? Eskilleria zeuan ixotzeko ta gero Santo Kristua zeuan han.

Egilea(k): Xabi Zubeldia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia