Bergara (Gipuzkoa)

Zubieta kalea

Zubieta kalea <p>Zestoak egiteko prozesua. Abarketagileak. Idiak ere egoten ziren beraien kalean. Anekdota bat idi parea auto batekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-143-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zestoak egiteko prozesua. Abarketagileak. Idiak ere egoten ziren beraien kalean. Anekdota bat idi parea auto batekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- […]. Hola, behian ipini zestuoi ta “ra-ra-ra” batu ta kruzauaz, hola. Behian ipini zest… hola ipini, holako zeran ipini hola ta gero hola pasauaz “da-da-da-da” jo ta […].
- Hori zestuak…
- Zestuak eitteko.
- … eitteko prozesua. Eta, orduan, zesteruak abarketak be eitten zittuan?
- Astixa zeukanien abarketak, beste lanik ez [zeon] ta. Abarketak eta zestuak eta… Patxi zesteruan aitta ta horrek danok. Ta beste batzuk [horrekin].
- Eta jente askok erosten zittuan zestuak orduan?
- Hoixe, hoixe, biharko! Etxerako ta…
- Eta, gero, esan dozu hemen kale honetan bertan zalditegixa be bazeuala?
- E?
- Idixak-eta egoten ziala hor… zaltei bat edo…?
- Hamentxe, geure aldamenian. Guk etxe zahar bat daukau hortxe —ez dou ezebe eitten, garaje daukau— ta hortxe eukitzen zittuen. Idixak, ekartzen zittuen idixak eta burdixa sartu ta idixak lotu ta…
- Eta ekartzen zittuen idixak… noiz? Plazara zetoz… Ez. Zetara?
- Idixak erenak etxekuak, lanerako idixak.
- Eta bertan gordetzen zittuen?
- Bai, zaltaixa [zeon] hor ta. Burdixandako tokixa ta gero zaltaixa. Ba! [Goizian] goizian jantzi ta lotu ta… [Gero] bedarra jatera gero etara ta… Bedarra jatera etara ta… Hor aurrekaldian orduan errekara bajatzia errezaua zan. Hor aurrekaldeko [zelaixan] etxiak dare ta horra juan ta hor zelaixan bedarra jan ta handik “dinbi-danba” atzera illuntzian etxera. Ta hortaiko baten, nik ez neban entzun, baiña [beste batek ekarritta]. Idixekin zetorren hona, kamiñuan idixak, "dinbi-danba, dinbi-danba", ta kamiñua pasatzerakuan "Eeee" bat geratu ein eban automobillakin, batenbat, noizbait tokauta automobilla: "¡Eh! ¡Usted no sabe dónde anda!", "´¡Tú no sabes nada, tonto, tú! Estas ya saben, éstas viven aquí". idixak kamiñuan "ra!" etorri ta kamiñuan "da!" kruzau ta zaltaira. Ta bestia automobillakin atzetik, zarataka: "¿Dónde va usted?"; "¡Calla tú, no sabes nada! Estas viven aquí, saben dónde viven" harek. Idixak "dinbi-danba, dinbi-danba", baiña...
- Bazekixen...
- Ez zauen semafororik-eta orduan. Hori, hori... [...] da hori, e! Idi paria, idi paria zaltaira zuzen. Ta bestia automobillakin kabreauta, jo-ta zarataka.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia