Bergara (Gipuzkoa)

Txondor-zuloak Keixeta mendian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-098-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Urtean bost txondor egiten zituzten Keixeta mendian. Etxean aita eta aitajauna ere ikazkinak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen inguruan ein izan dia txendorrak?
- Etxian geiñekaldian´e ein izan dou guk, baiña guk gehixenbat eitten giñuen urtero, ba, bost bat txendor. Txendorra esaten gontsen guk iketza eitteko horri pillaorri eta hori eitten giñuen hemen [atzerako] basotan dauzkau guk eta urtien bost bat txendor, hola, bost bat milla kilo inguru iketza eitten giñutzen hor zerien, mendixen.
- Eta mendi horrek izena, ze izen zeukan?
- Keixeta mendixa.
- Osea, danak eitten zien hor, mendi horretan?
- Bai. Bueno, iketza eitten da gaztaiñiakin, haritzakin, danakin, egur danakin eitten da. Baiña guk eitten giñuan txarako pa… pago-txaria. Hori Keixeta mendixan eitten zan hori. Nik´e bai, aittak´e bai eta aittajunak eta [danak], danak hortxe mendixan eitten [giñuan].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia